Suedia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suediak ez du Assange atxilotzea eskatuko, bortxaketa bategatik ikertzen ari direlako

WikiLeaksen sortzailea Erresuma Batuko espetxe batean dago preso. Duela hainbat urte Suedian izandako bortxaketa bategatik ikertzen ari dira.
Julian Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan.
Julian Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan. Artxiboko argazkia: EFE

Suediako Justiziak baztertu egin du Fiskaltzaren eskaria eta, ondorioz, ez du Julian Assange atxilotzea aginduko, 2010ean gertatu zen bortxaketa baten kasuan ikertzen ari direlako.

Epaimahaiak azpimarratu duenez, WikiLeaks-eko sortzailearen atxiloketa eskatu gabe ere posible litzateke hura galdekatzea, aipatu kasuko epaileak hala galdeginez gero.

Auzia duela bi urte itxi zuten, baina Assangeren egoera aldatu egin denez –Ekuadorrek 2012an eman zion asilo diplomatikoa galdu du-, kasua berriro ireki dute.

Assange apirilean atxilotu zuten Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan, Kitok asilo diplomatikoa kendu eta gero.

Egun, Erresuma Batuko espetxe batean dago preso. Londreseko auzitegi batek 50 asteko kartzela-zigorra ezarri zion, 2012ko baldintzapeko askatasuna urratzea egotzita.

Halaber, Ameriketako Estatu Batuek Assange estraditatzea eskatu zuten, WikiLeaks atarian informazio konfidentziala zabaldu izana leporatuta. Erresuma Batuko Justiziak erabaki behar du orain estradizio eskaera onartu ala ez.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X