KLIMA ALDAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siberia bizitzeko moduko tokia izan daiteke mendearen amaieran, klima aldaketagatik

Asiari dagokion Errusiak 13 milioi kilometro koadroko azalera du, Errusia osoaren % 77. Aitzitik, errusiarren % 27 bakarrik bizi dira bertan.
Aintzira bat elurtuta, Siberian
Aintzira bat elurtuta, Siberian. Egile eskubiderik gabeko irudia

Errusia asiarra, Siberia barne, bizitzeko moduko tokia izan daiteke XXI. mendearen amaieran klima aldaketaren eraginez, ikerketa batek ondorioztatu duenez.

Krasnoyarsk hiriko Ikerketa Zentroko eta Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Aerospace Institutu Nazionaleko ikerlariek gidatutako ikerketan, egungo eta etorkizuneko agertoki klimatikoak aztertu dituzte lurraldea gizakiarentzat bizitzeko egokia izan ote daitekeen argitzeko.

"Etorkizunean kliman izango diren aldaketak tarteko, orain gizakiarentzat bizitzeko desegokiak diren Errusiako tokiak bizitzeko modukoak izan daitezkeen jakin nahi genuen", azaldu du Elena Parfenova Krasnoyarsk Ikerketa Zentroko ikerlari eta ikerketako buruak.

"Errusia asiarra arras hotza da gaur egun, baina etorkizunean, klima epelago batekin, litekeena da elikadura segurtasuna hobetzea eta horrek gizakiak bertan finkatzea eragitea", aurreratu du Parfenovak.

Asiari dagokion Errusiak 13 milioi kilometro koadroko azalera du, Errusia osoaren % 77. Aitzitik, errusiarren % 27 bakarrik bizi dira bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X