HERBEHEREAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amsterdamek Auzo Gorria ixtea proposatu du prostituten aurkako jazarpena amaitzeko

Udala lau aukera aztertzen ari da. Ondoren, bere egitasmoa aurkeztuko die aldeei, hiriko gune bisitatuenetakoa denaren inguruko erabakia hartu aurretik.
Amsterdamgo Auzo Gorria. Aitortzarik eskatzen ez duen argazkia

Herbehereetan, Amsterdam hiriburuko alkateak Auzo Gorrian lan egiten duten sexu langileen aurkako jazarpenarekin eta emakumeen salerosketarekin amaitzeko plan bat aurkeztu berri du.

Zehazki, Femke Halsema alkateak (Groenlinks alderdi berdekoa) lau aukera jasotzen dituen egitasmo bat jarri du mahai gainean: auzoaren zati bat ixtea, leiho eta erakusleiho guztiak gortina gorriekin ixtea, auzoa erabat ixtea edota hiriaren erdigunean sexu langileentzako lanpostu gehiago sortzea.

Alkatearen esanetan, sexu langileen lan baldintzak hobetzea da helburua. Izan ere, azken urteetan, langileek salatu dutenez, geroz eta gehiago dira argazkiak ateratzeko eta gogaitzeko asmoz joaten diren turistak. Are gehiago, horrek bezeroak uxatzen dituela salatu izan dute.

Auzo Gorria Amsterdamgo erakargarri turistiko nagusi bihurtu da. Alkatearen egitasmoak emakumeen salerosketa ez ezik, bestelako delituak ere saihestu nahi ditu.

Udalak bere egitasmoa aurkeztuko die aldeei, hiriko gune bisitatuenetakoa den horren inguruko erabakia hartu aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X