Dorian urakana Floridara hurbiltzen ari da, 4. kategorian
Dorian urakanak indarra hartzen jarraitzen du, 110 milia orduko haize-boladekin (175 km/h), eta ostiral honetan kategoria handiagoko zikloi bihur liteke, Floridara hurbiltzen den bitartean.
Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentroak (NHC, ingelesezko sigletan) jakinarazi duenez, bost kategoria dituen Saffir-Simpson eskalan, 4. kategoriako “oso urakan arriskutsu bat da" Dorian une honetan. Eskala horrek neurtzen dituen gehienezko haizeak 140 milia ordukoak dira (120 km/h).
08:00etako buletinean (12:00ak Euskal Herrian), Estatu Batuetako Urakanen Zentroak adierazi du Dorian ipar-mendebaldeko noranzkoan aurrera doala, eta urakan handiago bilakatzea espero da. Horrenbestez, “oso urakan arriskutsua izango da asteburuan".
Estatu Batuetako meteorologia agentziak zehaztu duenez, Bahametako hego-ekialdetik 255 milia (410 km) ingurura dago zikloia, eta artxipelago horren ipar-mendebaldetik, 505 miliara (815 km).
Floridak larrialdi egoera ezarri du estatu osoan, izan ere, datozen egunetan uholdeak, haize bolada zakarrak eta itsaso nahasia espero dira urakan horren eraginez.
Dorian, NHCren arabera, Ozeano Atlantikoaren inguruan ibiliko da ostiral honetan, Bahamen erdigunetik hego-ekialdera, baina larunbatean uhartedi honen ipar-mendebaldera hurbilduko da. Gauzak horrela, Bahametako ipar-mendebaldean lur hartuko du igandean.
Arrazoi horregatik, euri-jasa handiak espero dira Bahametan eta Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdeko herrietan. Gainera, baliteke hainbat tokitan "bat-bateko uholdeak” sortzea.
Ekainean hasi zen urakanen denboraldiari dagokionez, aurten beste lau ekaitz tropikal izan dira: Chantal, Andrea, Erin eta Barry, hain zuzen ere. Azken hori, urakan bihurtu zen Louisianan lurra jo baino pixka bat lehenago. Dena dela, ez zen inor hil.
Dorian urakana Floridara hurbiltzen ari da. Argazkia: EFE
Trumpek bertan behera utzi du Poloniara egitekoa zuen bidaia
Bestalde, Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidenteak, bertan behera utzi du Poloniara egitekoa zuen bidaia ofiziala, Dorian urakanaren mehatxua dela eta. Izan ere, asteburuan lurra jo dezake Floridan, 4. mailako urakan bat bezala.
"Oso gauza garrantzitsua da, eta hemen egon behar naiz. Ekaitza oso handia izango dela dirudi", adierazi du Trumpek, Etxe Zurian egindako ekitaldi batean. Testuinguru horretan, “Gobernu federalaren baliabide guztiak” Dorianen etorrerari aurre egiteko prestaketetara bideratu dituztela azpimarratu du.
Halaber, Ron DeSantis Floridako gobernadoreak larrialdi egoera ezarri du estatu osoan, aurreikuspenek okerrera egin dutela ikusita. "Bere indarra handitu ahala, ekaitz honek etxebizitzetan, negozioetan eta eraikinetan kalte larriak eragiteko gaitasuna izango du, eta, beraz, herritar guztiei adi egoteko eskatzen diet. Ez itxaron plan bat egiteko beranduegi izan arte", azpimarratu du gobernadoreak.
Albiste gehiago mundua
Itxuraz Venezuelatik zetorren "drogaz betetako" itsasontzi bati eraso egin dio AEBk
Washingtonek duela egun batzuk Venezuelaren aurrean nazioarteko uretan aktibatu zuen hedapen militarraren barruan kokatu dute erasoa.
Von der Leyenen hegazkinaren kontra erasorik izan denik baztertu du Bulgariak
EBko Estatu-kideko agintarien arabera, interferentzia mota horiek "egunero" gertatzen dira, eta, beraz, ez dute ikerketarik egingo.
Zelenskirekin bildu aurretik, Europako buruzagientzako mezu bat eskatu dio Ficok Putini
Eslovakiarrak ziurtatu du ez dituela ulertzen EBk Ukrainako gatazkan hartutako zenbait erabaki, eta Bratislavaren eta Moskuren arteko lankidetzarekin jarraitzeko prest agertu da.
Afganistan, erreskateak eta suntsipena: lurrikarak 1.100 hildako baino gehiago utzi ditu
Afganistan ekialdea astindu zuen 6,0 graduko lurrikararen ondoren, gutxienez 1.100 hildako eta 3.200 zauritu izan dira; ospitaleak gainezka daude, eta oraindik ere biktimak iristen ari dira herri eta mendietatik.
Nolakoa da Hani Mahmoud kazetariaren jarduna Gazan? Hemen, bertatik bertara
Aitortu egin digu nekatuta dagoela, fisikoki eta emozionalki, baina jarraitu beharrean dago, ezin dio eta utzi Gazan gertatzen dena kontatzeko ardurari. Kontatu digu Armadak 250 bat kazetari palestinar hil dituela azken ia bi urteotan. Askotan justifikatu ditu erasoak, Hamaseko kide zirela esanez. Haniri oinarririk ez duela ez ezik, onartezina iruditzen zaio.
Hileta jendetsuak egin dituzte Israelek hildako Yemengo huthien gobernuko kideen alde
Gobernuko 11 kide hil zituen Israelek abuztuaren 28an, tartean, Ahmed al-Rahawi lehen ministroa. Huthien gobernuak Yemengo iparraldeko, erdialdeko eta mendebaldeko eremuak kudeatzen ditu 2024tik. Huthiek mendekua agindu dute.
“Barne arazoetan esku sartzea” gaitzesteko adierazpen bateratua egin du Shanghaiko Lankidetza Erakundeak Txinan
Shangaiko Lankidetza Erakundeko herrialdeak "mundu multipolar adierazgarriagoa, demokratikoagoa eta bidezkoagoa" eraikitzearen alde agertu dira, eta Nazio Batuen "koordinazioaren eginkizun nagusia" nabarmendu dute.
Armenia eta Azerbaijanerako bake prozesua itxitzat jo dute, Washingtonen akordioa lortu da eta
Abuztuan erdietsi zuten akordio historikoa, Estatu Batuak bitartekari. 2020ko gerraren ondoren, Nagorno Karabajeko Azerbaijanen zatia konkistatu eta armeniar jatorriko bertako 120.000 biztanle kanporatu zituzten.
Israelek Gazan egindako erasoaldia genozidioa dela ondorioztatu du nazioarteko akademiko talde batek
Genozidioari buruzko Akademikoen Nazioarteko Elkarteak gazatarren kontrako gehiegikeriak eta Benjamin Netanyahuren Gobernuko kide batzuen adierazpenak aztertu ditu elkarteak txosten batean.
Israelek ohartarazi du flotillako aktibistak "terrorista" gisa tratatuko dituela
Laguntza humanitarioa eramateko asmoz, Gazara hainbat itsasontzi iritsi daitezkeela eta, Israelgo Gobernuaren jarrera gogortzeko proposamena egin du Itamar Ben Gvir Segurtasun ministroak.