Israelek ohartarazi du flotillako aktibistak "terrorista" gisa tratatuko dituela
Laguntza humanitarioa eramateko asmoz, Gazara hainbat itsasontzi iritsi daitezkeela eta, Israelgo Gobernuaren jarrera gogortzeko proposamena egin du Itamar Ben Gvir Segurtasun ministroak.
Global Sumud Flotillako ontzien balizko iritsierari irmo erantzungo diola iragarri du Israelek. Itamar Ben Gvir Segurtasun Nazionaleko ministroak proposamena aurkeztu dio Gobernuari, jarrera gogortzeko eta ontzian doazen ekintzaileak "terroristatzat" jotzeko.
Gazara laguntza humanitarioa eramateko asmoz, hogei bat itsasontzi abiatu ziren igandean Bartzelonatik, nahiz eta astelehen honetan portura itzuli behar izan duten, itsasoaren egoera txarragatik.
Benjamin Netanyahuren Gobernuak ohartarazi du ez dituela horrelako ekintzak onartuko. Aktibistak “terroristatzat jota”, Segurtasun ministroaren planak baztertu egin ditu aktibisten "atxiloketa leunak”. Beraz, atxilotzen badituzte, jarduera terroristetako susmagarrientzat gordetako espetxeetara eramango lituzkete, The Jerusalem Post egunkariaren arabera.
"Ez dugu onartuko terrorismoa babesten dutenak erosotasunez bizitzea", esan du ministroak, eta "atxilotuek euren ekintzen ondorio guztiak jasango” dituztela baieztatu du. Horrela, baztertu egin dute, aurreko flotilletako kideak bezala, hainbat ordu edota egunen buruan kartzelatik ateratzea.
"Hamasekin elkarlanean aritzea eta terrorismoa babestea aukeratzen duen edonork erantzun irmoa jasoko du Israelen aldetik", adierazi du ministroak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak 350 drone baino gehiago jaurti ditu Errusiara; tartean, Mosku eta San Petersburgora
Bezperan, Errusiako Armadak Ukrainako hainbat hiriren kontra egindako erasoetan gutxienez 21 pertsona hil eta ehun lagun baino gehiago zauritu ziren.
Trumpek agindu exekutibo bat sinatu du paperik gabeko migratzaileei finantza-sistemarako sarbidea mugatzeko
Presidente errepublikanoaren arabera, banku-sistema nazionaletarako sarbidea "herrialdean egoteko eskubide legala dutenek soilik izan behar dute", eta "legezko merkataritzan aritzen direnek".
Errusiak Ukrainaren aurkako eraso “masiboa” egin du, eta gutxienez hogei bat hildako eta ehun zauritu baino gehiago utzi ditu
"Kieveko erregimenaren eraso terroristei emandako erantzun" gisa deskribatu du bonbardaketa Moskuk.
Trumpek Netanyahuren aurka egin du Libanoren kontrako erasoengatik: "Zoratuta zaude"
AEBko presidentearen arabera, Irango gerrari amaiera ematea eta Ormuzko itsasartea irekitzea ahalbidetzeko akordiorako aukera egon daiteke datorren astean. Aitzitik, Teheranek iragarri du Washingtonekiko elkarrizketak eten egin dituela.
Trumpek iragarri du Israelek ez diola eraso egingo Libanori ezta Hezbollah-k Israeli ere
"Israelgo Netanyahu lehen ministroarekin oso dei emankorra izan dut, ez du Beirutera troparik bidaliko, eta bidean zeudenak bueltan dira", azaldu du Trumpek sare sozialetan argitaratutako mezu batean. Hezbollah-k ere ez duela erasorik egingo esan du.
Iranek adierazi du Libano su-eten akordioaren parte dela, eta Israelen erasoek ondorioak izango dituztela ohartarazi du
Su-etena ezarrita dagoen arren, Israelek erasoak areagotu ditu Libanon. Azken orduotan, Benjamin Netanyahu lehen ministro israeldarrak Armadari agindu dio Beirut inguruan dagoen Dahieh eskualdea bonbardatzeko, Hezbollahren gotorleku delakoan.
Hildako bat, dozenaka zauritu, 900 atxilotu inguru eta 178 agente kolpatu, PSGren garaipenaren osteko istiluetan
Barne ministroak azaldu duenez, iaz baino % 45 atxiloketa gehiago egin ziren; izan ere, istiluak egongo zirelakoan, polizia dispositibo handia zabaldu zen herrialde osoan. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak esan du "nazkatuta" dagoela "indarkeria eszena onartezinez".
Kolonbiako ultraeskuinak irabazi du lehen itzulia, eta ezkerrak zalantzan jarri du zenbaketa sistema informatikoa
Abelardo de la Espirella ultraeskuindarrak ezkerra aurreratu du igande honetan Kolonbiako hauteskundeen lehen itzulian. Ekainaren 21ean izango da bigarren itzulia eta aurrez aurre izango du Ivan Cepeda ezkerreko hautagaia.
Kongotik itzuli berri den gizon bat isolatu dute Sardinian (Italia), ebola izan dezakeelakoan
Gizona Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburutik itzuli zen atzo, larunbata, Erroman lurreratu zen hegaldi batean, eta, ondoren, beste hegaldi bat hartu zuen Sardiniara. Egun batzuk zeramatzala sukarrarekin jakinarazi zuen bertan.
Frantziak NBEko Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilera eskatu du, Israelek Libanon egindako operazioengatik
Apirilaren erdialdean, Israelek 'lerro hori' bat ezarri zuen (Gazan aplikatzen duena bezalakoa), bi herrialdeen arteko mugatik hamar bat kilometrora doana, eta bien arteko perimetroa Israelgo tropek inbaditu zuten. Azken egunotan, indar armatuak lerro horretatik aurrera egiten ari dira.