Armenia eta Azerbaijanerako bake prozesua itxitzat jo dute, Washingtonen akordioa lortu da eta
Abuztuan erdietsi zuten akordio historikoa, Estatu Batuak bitartekari. 2020ko gerraren ondoren, Nagorno Karabajeko Azerbaijanen zatia konkistatu eta armeniar jatorriko bertako 120.000 biztanle kanporatu zituzten.
Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearen Ministerio Kontseiluak (OSCE, ingelesez) Nagorno Karabajeko gatazkarako bake-prozesua itxitzat jo du, hiru hamarkada baino gehiagoren ostean, Armeniak eta Azerbaijanek normalizazio-akordioa sinatu berri dute eta, Washingtonen.
Azerbaijango lurraldean kokatutako Armeniako enklabe horrek aurrez aurre jarri zituen Kaukasoko bi herrialdeak, eta, 1992tik, Errusiak, Frantziak eta AEBk gidatutako 'Minskeko prozesua' alferrekoa izan da bi aldeen arteko bake akordioa lortzeko.
2020ko gerraren ondoren, Nagorno Karabajeko Azerbaijango zatia konkistatu, eta eta armeniar jatorriko bertako 120.000 biztanle kanporatu zituzten. Joan den abuztuan aldeen arteko bake akordio historikoa erdietsi zen, Estatu Batuak bitartekari.
Elina Valtonen OSCEren txandakako presidenteak, Finlandiako Atzerri ministroak, "zorionik beroenak" eman dizkie aurrez aurre dauden herrialdeei, lortutako akordioagatik eta lehenbailehen martxan jartzeko konpromisoagatik.
Bestalde, OSCEren idazkari nagusi Feridun Sinirlioglu turkiarrak, 2020ko gerran Azerbaijani babesa eman zionak, adierazi du "diplomaziak lortzea dagoela agerian uzten duen garapen historikoa" dela, "hainbat hamarkadatako gatazkaren eta mesfidantzaren ondoren ere".
OSCEk Vienan (Austria) du egoitza, eta munduko nazioarteko segurtasun-erakunderik handiena da. Europako, Erdialdeko Asiako eta Ipar Amerikako 57 herrialdek osatzen dute eta herrialde komunista ohietan demokrazia, giza eskubideak eta zuzenbide-estatua sustatzea du helburu.
Nagorno Karabajeko gatazkarako 'Minskeko prozesua' ixtea aho batez erabaki zuten, OSCEk bere oharrean azpimarratu duenez.
2022ko otsailean Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, erakundeak ia gai guztiak ditu blokeatuta, Estatu aliatuen arteko adostasunik ezaren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak ez du frogarik ikusten Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak krisia sare sozialetan aprobetxatzeko saiakerak antzeman zituela baieztatu du.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.
Mila lagun baino gehiago hil dira Nepalen uholdeen ondorioz, eta 3900 pertsona desagertu dira
21.000 agente baino gehiago ari dira bilaketa eta erreskate lanetan, eta 11.814 pertsona erreskatatzea lortu dute, 253 atzerritar barne.
Sheinek estreinako makala egin du Hong Kongeko burtsan, eta % 4ko galerekin dabil
Txinako ehungintza erraldoiak zulo handiekin hasi du burtsako ibilbidea, eta % 10eko galerak ere izan ditu uneren batean. Bien bitartean, gaur, asteartea, abiatuko du Frantziak negozio eredu horren aurkako eraso fiskala, produktu bakoitzaren gaineko 12 eurorainoko kargak martxan jarriz.
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, lehen graduko hilketa leporatuta, Las Vegasen (Nevada), 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.