Estradizio lege polemikoa erretiratu du Hong Kongeko Gobernuak
Estradizio lege polemikoa behin-betiko atzera bota duela iragarri du Carrie Lam Hong Kongeko Gobernuaren buruak. Azken hilabeteotan manifestazio jendetsuak egin dituzte Hong Kongen, horren aurka protesta egiteko. Presio horrek bultzatuta, ekainean behin-behinean eten zuen legea Gobernuak.
"Manifestariek egindako bost eskariak aintzat hartuta, (estradizio) lege proiektua eteteko erabakia iragarri nuen eta gaur legea hilda dagoela argi utzi nahi dut", esan du Carrie Lamek bertako telebistan zabaldutako hitzaldian.
Aurrez grabatutako hitzaldian Lamek jakinarazi duenez, gizarteko sektore ezberdinekin elkarrizketa sustatuko du eta "lau ekintza" iragarri ditu horretarako.
Azkenean, beraz, manifestariek egindako bost eskarietako bat bete du Carrie Lamek. Manifestariek hiru hilabete daramatzate kalean Txinarako estradizio lege proiektuaren eta Beijingo Gobernuaren nagusitasunaren kontra protesta egiten.
Estradizio lege proiektua erretiratzea ez ezik, beste lau eskari egin dizkiote manifestariek Hong Kongeko gobernuburuari: protestatan atxilotuen aurkako karguak erretiratzea, manifestazioei "matxinada" ez deitzea, herritarrek bertako gobernua sufragio unibertsalaren bitartez aukeratzea eta Poliziaren indarkeria ikertzeko batzorde independente bat eratzea. Aitzitik, Lamek ez ditu eskari horiek aintzat hartu.
Carrie Lamen hitzetan, protesten ostean argi gelditu da herritarren "atsekabea" lege proiektutik harago doan zerbait dela eta kezka politikoak, ekonomikoak eta sozialak daudela sentimendu horren atzean. Hori dela eta, batzorde independente baten sorrera iragarri du, gizartean sustraitutako arazoak hauteman eta Gobernuari horiei konponbidea bilatzen laguntzeko.
Kaleko protesta jendetsuen ondorioz, Hong Kongeko gobernuburuak ekainaren 15ean utzi zuen bertan behera lege proiektuaren tramitazioa, baina orduan ez zuen hura atzera botatzeko erabakirik hartu.
Manifestarien arabera, Txinarekin duten mendekotasuna handituko luke lege horrek. Horregatik, mobilizazioek ez dute etenik izan ekainaz geroztik, eta manifestariek salatu dute araua baliogabetu ezean Gobernuak noiznahi abia zezakeela tramitazioa, 2020an legealdia bukatu baino lehen.
Hasiera batean, izapideak etetea baina lege proiektua bere horretan uztea defendatu zuen Lamek, eta argi utzi zuen Gobernuak lege hori aurrerago bultzatzeko eskubidea zuela. Tramitazioa eten eta bi egunera, baina, ia bi milioi pertsona atera ziren kalera, proiektua baliogabetzea eskatzera, eta ordutik mobilizazioek ez dute etenik izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek negoziatzeko beste proposamen bat bidali dio AEBri
Joan den astean, Teheranek proposamen bat aurkeztu zion Washingtoni, Islamabaden bitartez, eta hainbat fasetako negoziazioa eskaini zion, baina ez zuen AEBko presidentea konbentzitu.
Israelek Global Sumud Flotillako bi ekintzaile eraman eta gainerakoak askatu ditu Kretan
Global Sumud Flotillak "legez kanpoko bahiketa" salatu du eta bi kide askatzeko nazioarteko presioa eskatu du; Israelek Gazaren aurkako itsas blokeoa defendatu du.
Trump, Italian eta Espainian dituen tropa estatubatuarrak erretiratzeaz: "Zergatik ez nuke egin behar?"
Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen ustez, Europako herrialde batzuek ez diote lagundu behar izan duenean, Washingtonek Ukrainako gerran lagundu arren, AEBrekin "zerikusirik" ez badu ere.
Israelgo Armadak Global Sumud Flotillako 22 ontzi atzeman ditu nazioarteko uretan
Erasoa nazioarteko uretan egin du, Israeldik 1.000 kilometrora. Israelgo Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez, 175 ekintzaile atxilotu dituzte. Azken orduetan, Greziako hondartza batean utziko dituztela jakinarazi dute. Israelen eta inguruetan dauden Espainiako enbaxadak aktibatuta daude bertako pasaportea duten atxilotuak artatu ahal izateko.
Teknofaxismoa ala utopia teknologikoa: Zer da Palantir manifestu futurista?
Silicon Valleyn egoitza duen Palantir Technologies enpresak 22 puntutan laburbildu du Peter Thiel eta Alex Karp tekno-oligarken demokraziari buruzko ikuspegia. Derrigorrezko zerbitzu militarra aldarrikatzen dute, baita adimen artifizialean oinarritutako disuasio militarra ere. Pentsalari batzuek teknofaxismoarekin lotu dute.
Muskek, munduko gizonik aberatsenak, "inozoa" izan zela dio, OpenAI finantzatzeagatik
Muskek bataila legal bati ekin zion 2024an ChatGPTren ardatz den enpresaren, Sam Altman eta Greg Brockman fundatzaileen, eta horien bazkide nagusi Microsoften aurka. Kontratua ez betetzea eta bidegabe aberastea leporatzen die. Bigarren egunez ari da deklaratzen Oaklandeko gorte federal batean (Kalifornia).
Putinek su-etena proposatu du Ukrainan, maiatzaren 9rako, eta Trumpek babesa eman dio
Putinek eta Ukrainako lider Volodimir Zelenskik antzeko bi tregoa labur adostu zituzten 2025ean. Nolanahi ere, Zelenskik gutxienez 30 eguneko su-etena eskatzen du, baina Moskuk uko egin dio horri.
Arabiar Emirerri Batuek LPEEtik erretiratuko direla iragarri dute, Ormuzeko itsasarteko krisia dela eta
1967tik LPEEko kide izan zen Arabiar Emirerri Batuetatik irteteak desordena eragin eta taldea ahuldu dezake, petrolio ekoizleen prezio justu eta egonkorrak bermatzeko desadostasunak egon arren fronte batu bat erakutsi nahi izan baitu.
Zer da inor "biziraule izendatzea"? Etxe Zuriaren aurkako atentatu baten ondoren aktibatu ahal den protokoloa
AEBko presidentearen segurtasunari buruzko eztabaida puri-purian dagoela, zabaldu da ez zutela biziraule izendatzeko sistema ezartzea aurreikusi. Protokolo horren arabera, kabineteko kide bat isolatzen dute, atentaturen bat gertatuz gero presidente kargua har dezan.
Trumpek Jimmy Kimmel kaleratzea eskatu du, Etxe Zuriari buruz egindako parodiagatik
Ostegunean, Jimmy Kimmel Live programan, Kimmelek Etxe Zuriko korrespontsalen afaria animatzeko aukeratutako komediantea izan balitz esango lukeenaz parodia egin zuen. Parodiaren une batean, Kimmelek esan zuen: "Begira Melaniari, hain ederra. Trump anderea, alargundu zain dagoenaren distira duzu". Etxe Zuriko maizterrek gaitzetsi egin zituzten hitzak; Melaniak "gorroto eta indarkeriaren" erretorikatzat jo ditu.