AEBren eta Txinaren arteko merkataritza gerran etenaren arrazoia
"Historiako hitzarmenik handiena" bezala definitu du Trump presidenteak asteburu honetan merkataritza arloan Txinak eta Amerikako Estatu Batuek lortu duten akordioa. Zatikako hitzarmen honen arabera, Txinak soia eta txerri okela gehiago erosiko dizkie AEBri. Eta horrek etekin gehiago ekarriko die nekazari iparramerikarrei, Trumpen boto emaileak horietako asko. Baina Txinaren amore emateak beste arrazoi bat dauka.
Joan den astean Txinak 142.175 tona txerri okela erosi die AEBri, eta ondorengo hilabeteetan erosketa gehiago egingo ditu. Horrek, Txinak Trumpen presioen aurrean, amore eman duela esan nahi al du? Txerri okela oinarrizko elikagaia da Txinan. Munduan dauden txerrien erdiak Txinan hazten dira. Hala izan zen 2018 abuztura arte. Orduan txerri izurritea agertu zen Txina iparraldean.
Birus oso kutsakorra da. Txerri eta basurdeen artean hedatu da. Gaixotzen diren abereak hil egiten dira. Europan ere kasu batzuk agertu dira. Baina Txinan egoera askoz larriagoa da, izurritea 34tik 32 probintziatara zabaldu baita. Aurtengo urria bitarte 1,2 milioi txerri hil behar izan dituzte. Asko gaixotu baino lehen hil dituzte. Zenbait iturriren arabera, Txinako txerri populazioa ia erdira jaitsi da.
Ekonomian eta gizartean eragin dituen ondorioak izugarriak dira, nekazari askok dena galdu baitute. Txerrien haztegien herena ekoizle txikien esku daude. 130 milioi familia bizi dira txerriak haztetik. Ondorioak kontsumitzaileek ere jasaten dituzte. Txerri okela nahiko merkea izan da orain arte. Baina joan den irailean prezioek % 50 gora egin zuten. Egoera hau Amerikako Estatu Batuek, munduko hirugarren ekoizleak, eta Europak, bigarrenak, baliatu dute.
Egoera horretan Trumpen garaipenak meritu gutxiago dauka.
Zure interesekoa izan daiteke
Teheranen gaur zabaldu dute Ali Khameiren hil kapera
Ali Khameneiren hileta-kaperan, gerraren lehen egunean hil zuten aiatola gorenari azken agurra eman diote Teheranen. Khameneiren hilkutxa erdian eta inguruan beste lau jarri dituzte, erasoaren egunean berarekin zeuden senideen hileta-kutxak. Bihar eta etzi herritarrak sartu ahal izango dira hilkutxa dagoen meskitara, eta astelehenean, Teherango kaleak zeharkatuko ditu.
Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean
Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.
3.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte, Ipar Katalunian izandako sute baten ondorioz
Eskualdeko segurtasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, gas-bonbona baten leherketak eragin du ezbeharra. Sugarrak berehala zabaldu dira, eta hiru kanpin eta kirol portu bat harrapatu dituzte.
Lurrikaretatik zortzi egunera, hondakinen artetik bizirik atera dute gizon bat Venezuelan
Gizon bat bizirik atera dute hondakin artetik Venezuelan lurrikarak gertatu eta zortzi egunera. 100 lagun inguru aritu dira lanean gau eta egun, Hernan Gil-ekin kontaktua egin zutenetik, harengana iritsi eta handik ateratzeko. Ura pasa ahal izan diote eta une oro zaindu. Hala, 72 orduko operazioak izan zezakeen amaierarik onena izan du.
Lurrikaretatik astebetara, 2.295 hildako eta 11.200 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte Venezuelan
Zazpi egun igaro diren arren, erreskate-taldeak ezin izan dira iritsi eroritako eraikin guztietara. Kasu askotan, senideak eta bizilagunak dira hondakinen artean lanean ari direnak, eta laguntza faltak eragindako haserrea zabaltzen hasi da.
Venezuelako polizia bat lurrikarak suntsitutako eraikinetatik dirua lapurtzen harrapatu duten unea
Lau polizia atxilotu dituzte astearte honetan Venezuelan, La Guairan eraitsitako eraikinen hondakinen artean "ondasun ekonomikoak" bereganatzea egotzita, bertako agintariek jakinarazi dutenez.
La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da hildakoak identifikatzeko
Erreskate-lanek aurrera jarraitzen dute Venezuelan, baina gero eta pertsona gutxiago topatzen dituzte bizirik. Ospitaleetako gorputegiek gainezka egin dute eta, besteak beste, La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da. Handik, Caracasera bidaltzen dituzte identifikatutako gorpuak.
Beste lurrikara bat izan da Venezuelan, 4,6 gradukoa
Jorge Rodriguez Venezuelako Parlamentuko presidenteak adierazi duenez, ez du kalterik eragin.
Gutxienez sei lagun hil dira Alemanian adingabeen zentro batean izandako tiroketa batean
Poliziak hainbat zauritu daudela ere jakinarazi du. Operazioan zehar hiru pertsona atxilotu dituzte; horietako bat tiroen ustezko egilea da. Agintarien arabera, tiroketa ustezko delitugilearen alabaren zaintzari buruzko liskar baten ondorioz izan da.
Venezuelako lurrikarak utzitako txikizioa, airetik ikusita
774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta, horrek 12.721 familiari eragin die. Tokian nazioarteko 2.624 erreskatatzaile ari dira lanean, harrapatutakoak bilatu eta ateratzeko.