'Impeachment'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi aholkularik aitortu dute Trump-Zelenski elkarrizketa 'desegokia' izan zela

"Desegokia izan zen presidenteak aurkari politiko baten ikerketa eskatzea", adierazi du Alexander Vindman teniente koronelak, elkarrizketa entzun zuenetako batek.
Williams eta Vindman, Ordezkarien Ganberan. Argazkia: Efe

AEBetako Gobernuko segurtasun nazionaleko bi aholkularik aitortu dute Donald Trump presidenteak Volodimir Zelenski Ukrainakoari egindako deia "ezohikoa" eta "desegokia" izan zela, Joe Biden presidenteorde ohiari eta bere semeari buruz aritu zirelako.

Trumpen aurkako balizko 'impeachment' prozesurako hirugarren saio publikoan hitz egin du Alexander Vindman teniente koronelak, Ukrainarako Etxe Zuriaren Segurtasun Nazionalerako Kontseiluko adituak.

Uniforme militarra jantzita, Ordezkarien Ganberaren Inteligentzia Batzordearen aurrean adierazi duenez, Trumpek eta Zelenskik uztailaren 25ean telefonoz izan zuten elkarrizketa, zuzenean entzun zuena, "desagokia" izan zen , maila horretako agintarien arteko formaltasunetik haragoko kontuez aritu zirelako.

"Desegokia izan zen presidenteak aurkari politiko baten ikerketa eskatzea", Vindmanen arabera. Gainera, eskaera hura publiko egiteak "eragin nabarmena" izan dezakeela aitortu du.

Zentzu berean hitz egin du Jennifer Williamsek, Joe Biden presidenteordearen aholkulariak, eta deia "ezohikoa" izan zela esan du. Williamsek ere elkarrizketa entzun zuen, eta Ordezkarien Ganberako kideei adierazi die ez dela ohikoa horrelako deietan "barne politika kontuez" hitz egitea.

Williamsek gogorarazi du Mick Mulvaney Etxe Zuriko jarduneko kabineteburuak Ukrainarentzako 391 milioi dolarreko laguntza blokeatu zuela, eta sekula ez dela jakin azkenean zergatik eman zen dirutza hori irailean. Demokraten susmoa da diru hori presio gisa erabili zuela Trumpek, Ukrainari neurriak hartzera behartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X