Jasan ezinezko indarkeria matxista Errusian
Errusian urtero 12.000 emakume baina gehiago hiltzen dira euren bikoteen esku. Ez dago indarkeria matxistaren aurkako legerik.
Kateryna Menschikova senar ohiak jipoitu du bi eta hiru urteko semeen aurrean. Buruan eta aurpegian jaso ditu golpeak. Azkenean, mehatxuka, etxetik alde egiten du senar ohiak. Auzoko baten etxetik deitu dio Katerynak poliziari. Erasotzailea berriz etxera itzuliko den beldur da. Ez du berarengana edo semeengana hurbiltzerik nahi. Errusian, ordea, ez dago urruntze legerik.
Indarkeria matxistaren aurkako legea onartzeko 42 saiakera egin dira parlamentuan eta denek egin dute porrot. 43. saiakera da oraingoa, nahiz eta elkarte feministek ez legea ez dela nahikoa salatu. Ezkondu gabeko bikoteak, adibidez, ez daude ezkondutakoak bezain babestuta, diote elkarte feministetako kideek. Eliza ortodoxoko edo talde ultrakontserbadoreetako kideentzat, ordea, "urrunegi" doa legea, "familia eta balore moralak apurtzen baititu".
Joan den igandean amaitu zen legeari emendakinak aurkezteko epea, eta ordura arte milaka aurkeztu dira, nahiz eta horrek zer esan nahi duen ez dagoen argi. Dimitrij Medvedev lehen ministroak “familia barneko indarkeriaz” hitz egiten du, baina gobernuak zer egingo duen ez du esaten. Errusian indar ultrakontserbadoreak bitarteko guztiak jarriz ari dira borrokan.
Nazioaren etsaia
Ajona Popova emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea da. Legedi eraginkor baten alde borroka egiteagatik heriotza mehatxuak jasotzen ditu. "Nazioaren etsai moduan markatzen gaituzte, eta pankartetan guri tiro egitera bultzatzen dute jendea", dio.
Errusian zaila da indarkeria zenbat biktima utzi dituen jakitea, poliziak ez dituelako hainbat salaketa kontutan hartzen, eta biktima ez baitira salaketa aurkeztera ausartzen. Indarkeria matxistaren % 40 etxean gertatzen da, ministerioaren datuen arabera.
Milaka emakume hiltzen dituzte urtean 12.000 eta 14.000 artean, datu ofizialen arabera. Errusiak 145 miloi biztanle ditu.
Bi bider biztanle gehiagorekin, Amerikako Estatu Batuetan urtero 1.800 emakume hiltzen dituzte.
Alemanian, 83 milioi biztanlerekin, 122 emakume hil zituzten iaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Teheranen gaur zabaldu dute Ali Khameiren hil kapera
Ali Khameneiren hileta-kaperan, gerraren lehen egunean hil zuten aiatola gorenari azken agurra eman diote Teheranen. Khameneiren hilkutxa erdian eta inguruan beste lau jarri dituzte, erasoaren egunean berarekin zeuden senideen hileta-kutxak. Bihar eta etzi herritarrak sartu ahal izango dira hilkutxa dagoen meskitara, eta astelehenean, Teherango kaleak zeharkatuko ditu.
Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean
Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.
3.000 lagun baino gehiago ebakuatu dituzte, Ipar Katalunian izandako sute baten ondorioz
Eskualdeko segurtasun zerbitzuek jakinarazi dutenez, gas-bonbona baten leherketak eragin du ezbeharra. Sugarrak berehala zabaldu dira, eta hiru kanpin eta kirol portu bat harrapatu dituzte.
Lurrikaretatik zortzi egunera, hondakinen artetik bizirik atera dute gizon bat Venezuelan
Gizon bat bizirik atera dute hondakin artetik Venezuelan lurrikarak gertatu eta zortzi egunera. 100 lagun inguru aritu dira lanean gau eta egun, Hernan Gil-ekin kontaktua egin zutenetik, harengana iritsi eta handik ateratzeko. Ura pasa ahal izan diote eta une oro zaindu. Hala, 72 orduko operazioak izan zezakeen amaierarik onena izan du.
Lurrikaretatik astebetara, 2.295 hildako eta 11.200 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte Venezuelan
Zazpi egun igaro diren arren, erreskate-taldeak ezin izan dira iritsi eroritako eraikin guztietara. Kasu askotan, senideak eta bizilagunak dira hondakinen artean lanean ari direnak, eta laguntza faltak eragindako haserrea zabaltzen hasi da.
Venezuelako polizia bat lurrikarak suntsitutako eraikinetatik dirua lapurtzen harrapatu duten unea
Lau polizia atxilotu dituzte astearte honetan Venezuelan, La Guairan eraitsitako eraikinen hondakinen artean "ondasun ekonomikoak" bereganatzea egotzita, bertako agintariek jakinarazi dutenez.
La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da hildakoak identifikatzeko
Erreskate-lanek aurrera jarraitzen dute Venezuelan, baina gero eta pertsona gutxiago topatzen dituzte bizirik. Ospitaleetako gorputegiek gainezka egin dute eta, besteak beste, La Guairako portua gorputegi inprobisatu bihurtu da. Handik, Caracasera bidaltzen dituzte identifikatutako gorpuak.
Beste lurrikara bat izan da Venezuelan, 4,6 gradukoa
Jorge Rodriguez Venezuelako Parlamentuko presidenteak adierazi duenez, ez du kalterik eragin.
Gutxienez sei lagun hil dira Alemanian adingabeen zentro batean izandako tiroketa batean
Poliziak hainbat zauritu daudela ere jakinarazi du. Operazioan zehar hiru pertsona atxilotu dituzte; horietako bat tiroen ustezko egilea da. Agintarien arabera, tiroketa ustezko delitugilearen alabaren zaintzari buruzko liskar baten ondorioz izan da.
Venezuelako lurrikarak utzitako txikizioa, airetik ikusita
774 eraikin daude kaltetuta edo kolapsatuta, eta, horrek 12.721 familiari eragin die. Tokian nazioarteko 2.624 erreskatatzaile ari dira lanean, harrapatutakoak bilatu eta ateratzeko.