Alderdi Unionistak eta Sinn Feinek Ipar Irlandako Gobernua berriz osatzea adostu dute
Sinn Fein eta Alderdi Unionista akordio batera iritsi dira Ipar Irlandako Gobernua berriro osatzeko. Itun horrek hiru urtez luzatu den krisi politikoari amaiera emango dio.
Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidenteak baieztatu du bere alderdiak onartu egin duela ostegunean Erresuma Batuko eta Irlandako gobernuak iragarri zuten akordioa. The Independent egunkariaren arabera, bi alderdiak bederatzi hilabetez aritu dira negoziatzen.
Gobernu berriak inklusiboa izan behar duela azpimarratuta, McDonaldek esan du boterea konpartitzeak onurak izan ditzakeela, baina horretarako ezinbestekoa dela “mundu guztiak aurrerapauso bat ematea”.
Arlene Foster Alderdi Unionistako buruzagiak atzo hitz egin zuen eta akordioa “negoziazio luzeen” eta “hainbat konpromisoren” ondorio dela nabarmendu zuen.
Ipar Irlandako Gobernua 2017ko urtarrilean zaitu zen. Unionistengandik jasotzen zuten tratuarekin haserre, Sinn Feinek Exekutiboa uztea erabaki zuen.
Martin McGuinnes orduko ministrorde printzipalak dimisioa eman zuen eta krisi politikoa lehertu egin zen.