Sinn Feinek bipartidismoa hautsi du Irlandan
Sinn Feinek irabazi ditu Irlandako hauteskundeak, Fine Gael eta Fianna Fail bi alderdi nagusiak gaindituta, nahiz eta alde txikiarekin izan.
Behin-behineko emaitzen arabera, Mary Lou McDonalden Sinn Feinek botoen % 23,94 lortu ditu, Fianna Failek bozen % 21,27 erdietsi ditu, eta Leo Varadkar lehen ministroaren Fine Gaelek, botoen % 21,08.
Atzetik, Alderdi Berdea (% 7,67), Alderdi Laborista (% 5,13), Alderdi Sozialdemokrata (% 3,1) eta Elkartasuna-Jendea Etekinen Aurretik (% 2,34), Irlandako komunikabideen aurreratu dutenez.
Horrela, 39 barrutietan banatu dituzten 65 eserlekuetako 29 Sinn Feinek bereganatu ditu, alderdi bozkatuena izan delako. Fine Gaelek hamabi eskuratu ditu, Fianna Failek hamaika eta Alderdi Berdeak lau ditu bermatuta. Gutxienez sei hautetsi independente izango dira Ganberan; Elkartasuna-Jendea Onuren Aurretik alderdiak bi aulki ditu, Alderdi Sozialdemokratak bat eta Alderdi Laboristak bat ere ez.
Larunbat gauean argitaratutako inkestak Sinn Fein, Fine Gael eta Fianna Fail alderdien arteko berdinketa iragarri zuen, bakoitzak botoen % 22 eskuratuko zituelakoan, baina aurreneko zenbaketak ikusita, badirudi Sinn Fein izango dela garaile.
Gobernua osatzeko elkarrizketak
McDonaldek dagoeneko esan du elkarrizketak abiatuko dituztela gainerako alderdiekin gobernua osatzeko. Fianna Failek ez du orain Sinn Feinekin akordioa lortzea baztertzen, baina Fine Gaelek erabat baztertu du aukera hori.
McDonaldek Alderdi Berdea, Alderdi Sozialdemokrata eta Elkartasuna-Jendea Etekinen Aurretik aipatu ditu balizko babesle gisa.
Sinn Feinek eserleku kopuruari eutsiko ziola uste zuen Gerry Adams buruzagi ohiak, baina alderdiaren arrakasta ez zuen inondik inora espero.
Micheal Martin Fianna Faileko buruzagia Sinn Feinekin eta Fine Gaelekin negoziatzeko prest agertu da. "Jendea entzuten duen demokrata naiz", esan du. Kanpainan, berriz, baztertu egin zuen McDonald edo Varadkar hautagaiekin inolako akordiorik adostea.
Azkenik, Leo Varadkar Fine Gaeleko buruzagiak erabat baztertu du Sinn Feinekin itunik bilatzeko aukera. "Behartutako ezkontza bat ez litzateke gobernu ona izango", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.