Netanyahu gailendu da Israelgo hauteskundeetan, beharrezko gehiengoa bermatu gabe
Botoen % 90 zenbatuta, Benjamin Netanyahuren Likud alderdia ari da garaitzen Israelgo hauteskundeetan, eta Beny Gantzen Urdina eta Zuria alderdiari gailentzen ari zaio. Dena den, ez luke izango bermatuta beharrezko gehiengoa; izan ere, bi ordezkari gehiago beharko lituzke Likudek gehiengo soila lortzeko. Hori erdietsita izango luke ziurtatuta Gobernua osatu ahal izatea.
Guztira, Parlamentuan 120 aulki daude. Bozen % 10 zenbatu gabe daudela, Likudek 36 aulki lortuko lituzke, eta Gantzen alderdiak, aldiz, 32. Yamina, Shas eta Torako Judaismo Bateratua alderdiek lortutakoa gehituta (ultraeskuindarrak eta ultraortodoxoak dira, bai eta Netanyahuren Gobernu bazkideak ere), Likudek 59 diputaturen babesa izango luke; beraz, beste bi beharko lituzke.
Datu horietan aldaketa txikiak egon litezke oraindik; baina badirudi 2019ko apirilean izandako egoera errepikatuko dela, hau da, Netanyahuk ez izatea beharrezko gehiengoa. Orduan, ordezkari bat falta izan zitzaion, eta, azkenean, hauteskundeak deitu behar izan zituzten berriro.
Zerrenda Bateratua da berriro ere hirugarren indar politikoa; bertan, gehiengo arabiarreko alderdiak daude. Iraileko hauteskundeekin alderatuta, bi aulki gehiago izango lituzke (bost gehiago, 2019ko apirileko emaitzekin alderatuta).
Parte-hartzeak egin dio mesede arabiar sektoreari; izan ere, arabiar komunitateetan gora egin du. Guztira, hautesleen % 71k eman dute botoa, aurreko bi hauteskundeetan baino gehiagok, nahiz eta herritarrak hainbat hauteskunde-deialdi izan dituzten azken hilabeteotan.
Shas ultraortodoxo sefardiak ere egin du gora, eta 10 aulki lortuko lituzke; Labor-Guesher-Meretz zentro-ezkerreko zerrendak, aldiz, ez du emaitza onik lortu, 7 aulki eskuratuta.
Torako Judaismo Bateratuak (hori ere bada ultraortodoxoa), eta Avigdor Lieberman Defentsa ministro ohiaren Israel Gure Etxeak 7na aulki izango lituzkete. Yamina ultraeskuindarrak 6 erdietsiko lituzke, eta gainerako alderdiek ez lukete 3,25eko hauteskunde-muga gaindituko; hortaz, ez lukete diputaturik lortuko.
Gobernua osatzeko aukerak
Datuak berretsiko balira, ikusi beharko litzateke da nola lortuko lituzkeen Netanyahuk Gobernua osatzeko beharko lituzkeen babesak. Beste alderdiren bateko iheslariren baten botoa lor lezake, edo Gantzekin batasun-gobernua osatu. Baliteke ere Liebermanen babesa eskuratzen saiatzea; Liebermanek, baina, esan zuen astelehen gauean hautesleei hitzemandakoari eutsiko diola, eta ez duela Gobernurik egingo ultraerlijiozaleekin.
Netanyahuk, goizaldean, esan du emaitzek "garaipen gozoa" ekarri dutela, "dena gure kontra dagoela lortutako garaipena", eta iragarri du: "Duela gutxi, eskuindar lider guztiekin hitz egin nuen. Behar den guztia egingo dugu Israelentzat ona den Gobernu nazional zabala osatzeko".
Bere aldetik, Gantzek onartu du "etsipena eta desilusioa" dituela emaitzak ikusita; azken emaitza ofizial egin aurretik, onartu du: "Ez da nahi genuena. Emaitzak hauexek badira, ez dute Israel bide zuzenera eramango".
Zure interesekoa izan daiteke
Brexitak irabazi eta 10 urtera, "rejoin": dimisioak, ekonomia ahula eta independentismoaren gorakada Erresuma Batuan
Hamarkada bat pasa da Erresuma Batua EBtik atera zenetik, eta tarte horretan Keir Starmer dimisioa emango duen seigarren lehen ministroa da; ekonomiak ez du suspertzea lortu, eta independentismoak indarra hartu du Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan.
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.
Keir Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Ordezkoa bilatzeko prozesua uztailaren 9an hasiko da, eta egun horretatik aurrera hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira alderdia zuzentzeko eta lehen ministro kargua lortzeko. Starmerrek adierazi du bere asmoa trantsizio ordenatu bat erraztea dela, eta erreleboa modu egonkorrean gertatzea.
Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak irabazi ditu Kolonbiako hauteskundeak, %1eko aldearekin
Hautagai ultraeskuindarrak 250.000 boto atera dizkio Ivan Cepeda ezkertiarrari bigarren itzuliko aurre-zenbaketan, eta oposizioak 33.000 mahai inpugnatu dituela iragarri du. Gustavo Petro presidenteak adierazi du oraindik ezin duela presidente berria izendatu.
Trumpen mehatxu berrien ostean, Iranek iragarri du eten egin dituela AEBrekiko negoziazioak, baina Qatarrek dio aurrera jarraitzen dutela
JD Vance AEBko presidenteordea ari da bilera horietan AEB ordezkatzen eta Trumpek ezer esan aurretik, elkarrizketetan "aurrerapauso handiak" eman dituztela adierazi du.
Iranek Libanon "arazoak" sortzen baditu, AEBk erasoei berrekingo diela ohartarazi du Trumpek
Irango Gobernuaren ordezkaritza bat eta AEBkoaren bat Suitzako bainuetxe batean elkartu dira, Teherango programa nuklearrari eta joan den astean adostutako bakerako memorandumari buruz hitz egiteko.
AEBren eta Iranen arteko bake-negoziazioak abian dira, Libanon, Ormuzko itsasartean eta garapen nuklearrean arreta jarrita
Negoziazioak ostiralean hastea espero zen, baina Iranek bertan behera utzi zituen egun horretan, Israelek Libanoko hegoaldean egindako erasoen ondorioz. Teheranek behin-behineko akordioa osorik betetzeko eskatu du, gerrari amaiera emateko.
Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragar lezake astelehen honetan
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.