Macronek laguntza masiboak iragarri ditu Renaultek eta PSAk Frantzian fabrikatzeko
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak 8.000 milioi euroko plana aurkeztu du astearte honetan, krisiari aurre egiteko, eta PSA eta Renault taldeek Frantzian ibilgailu "garbiak", elektrikoak eta hibridoak egiteko konpromisoa hartu dute.
Macronek azaldu duenez, babes publikoaren truke, PSAk eta Renaultek "Frantzian balio erantsia duen ekoizpena birlokalizatu beharko dute, eta industria ekoizpen osoa sendotu eta mantendu".
Renault izango da lehen onuraduna, egoera zailean baitago eta Estatuak 5.000 milioi euroko mailegua espero baitu.
Nolanahi ere, Macronek esan du kreditua ez dela emango zuzendaritzak langileen ordezkariekin datorren astelehenean hasi behar dituen negoziazioak amaitu arte, bermeak emateko eta etorkizunerako estrategia bat ezartzeko.
Hori baino lehen, Renaultek murrizketa plana aurkeztuko du ostiralean, eta zuzendaritzak ez du baztertu lantegiak ixtea, ezta lanpostuak kentzea ere.
Macronen anbizioa sektorearentzat "Frantzia Europan ibilgailu garbien lehen nazio bihurtzea" da, urtean milioi bat auto elektriko, hibrido entxufagarri edo hibrido sinple baino gehiago ekoiztuz 2025eko horizontean.
PSAk, bestalde, iaz Frantzian ibilgailu elektriko edo hibrido bakar bat ere ez mihiztatzetik 2021ean 130.000 izatera igaroko da, eta 400 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo du etorkizuneko trakzio elektrikoko kateetan eta aipatutako baterien proiektu europarrean, zeina dagoeneko bazkide baita Total eta Saftekin batera.
Gainera, PSAk azaldu duenez, 2022an Peugeot 3008 elektrikoa muntatuko dute Sochauxeko instalazioetan.
Erosteko diruaguntzak
Frantziako automobil-merkatua suspertzen saiatzeko (apirilean % 88,8 hondoratu zen, 2019ko hilabete berarekin alderatuta), eta saldu gabeko 400.000 unitate baino gehiago biltzeko, Macronek 1.000 milioi euroko pakete bat iragarri du dirulaguntzetan.
Ekainaren 1etik aurrera, programa bat aktibatuko dute auto zahar bat berri edo bigarren eskuko, baina teknologia berrikoa eta gutxi kutsatzen duen, batengatik aldatzeko. Estatuaren laguntza 3.000 eurokoa izango da eta 5.000 eurokoa argindarra erosiz gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.