Erresuma Batua eta Errusia txertoa jartzen hasiko dira aste honetan
Ospitaleetara aurreneko txertoak iristen hasi direla baieztatu ondoren, covid-19 pandemiaren “amaieraren hasiera” izan daitekeela iragarri du Stephen Powis Ingalaterrako Osasun Sistema Nazionaleko zuzendari medikoak. Txertaketa prozesua formalki asteartean abiatuko du Londresek.
“Bukaeraren hasiera dela sentitzen dugu. Mediku gisa, une oso zirraragarria da”, adierazi du Powisek Sky News Erresuma Batuko telebistan.
Hala eta guztiz ere, “gure herrialdearen historian txerto kanpaina handiena izango da” eta “maratoia izango da, ez esprinta”, ohartarazi du Powisek. “Behar duen jende guztiari txertoa jartzeko hilabete asko beharko ditugu”, erantsi duenez.
Txertaketa programan laguntzeko osasun langile gehiago erabiliko dituztela azaldu du Ingalaterrako osasun sistema publikoaren arduradun medikoak, aldi berean gainerako zerbitzu guztiak bermatzeko.
Bestalde, Erresuma Batuko Osasun Ministerioak 17:272 positibo berri eta 231 hildako baieztatu ditu azken 24 orduetan, larunbatean baino hildako gutxiago, baina kutsatu gehiago (397 hildako eta 15.539 positibo).
Guztira, Erresuma Batuan 1,7 milioi kasu eta 69.752 hildako zenbatu dituzte pandemia hasi zenetik. Urriaren amaieratik 20.000 positibo berri inguru baieztatu ditu Erresuma Batuak, baina bigarren olatuaren okerrena gainditu duela ematen du.
Bestalde, Moskuk zazpi milioi pertsonari txertoa jarri nahi die, Sergei Sobyanin alkateak adierazi duenez. Errusiak markak hautsi ditu igande honetan positibo kopuruari dagokionez.
Mosku Sputnik V COVID-19 txertoa banatzen hasi zen larunbatean70 klinikaren bidez; eritasunaren aurkako lehen txertaketa masiboa Errusian.
29.039 positibo berri zenbatu ditu Errusiak igandean, pandemia hasi zenetik 2.460.770 kasu. Koronabirusak 43.141 hildako utzi ditu herrialdean, datu ofizialen arabera.
Errusiak munduko laugarren koronabirus kasu kopururik handiena du. Bere txertoetan konfiantza handia du Moskuk, baina zientzialari batzuek kezka eta zalantzak agertu dituzte, txertoak garatzeko orduan oso azkar ibili direlako.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek errefusatu egin du AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esan dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.