Trump ez da joango Bidenen inbestidura-ekitaldira
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidente izendatzeko ekitaldira ez dela joango iragarri du ostiral honetan Donald Trumpek.
"Galdetu duzuen guztiok jakin dezazuela ez naizela zeremoniara joango", idatzi du Twitter sare sozialean duen kontuan. Bere jarraitzaileek Kapitolioan egindako erasoa gaitzetsi eta hauteskundeetan porrot egin zuela lehen aldiz onartu ostean baieztatu du ez dela hilaren 20ko inbestidura-ekitaldian izango.
Gauzak horrela, inbestidura saio batera joateari uko egiten dion lehen presidentea izango da Trump. Alabaina, Mike Pence presidenteordea bertan izango dela aurreikusita dago, zenbait komunikabidek zabaldu dutenez.
Bestalde, George W. Bush, Bill Clinton eta Barack Obama Bidenen kargu-hartzean izango dira.
Erasoa gaitzetsi eta porrota onartu du
Kapitolioaren aurkako erasoaren biharamunean, Trumpek gertatutakoa gaitzetsi du eta legea urratu zutenek egindakoagatik "ordaindu" egingo dutela ziurtatu du. Gainera, azaroan presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin zirenetik lehen aldiz, bere porrota onartu du eta trantsizio ordenatua agindu du.
24 orduan erabat aldatu ditu jarrera eta tonua. Sare sozialetan zabaldutako bideo batean azpimarratu duenez, "indarkeria eta suntsiketa ekintzetan parte hartu zutenek ez dute gure herrialdea ordezkatzen. Eta legea urratu zutenek ordaindu egingo dute". Hitzaldiaren hasieran, gainera, "indarkeriagatik, anarkiagatik eta kaosagatik" suminduta dagoela adierazi du.
"Orain Kongresuak emaitzak berretsi ditu eta Gobernu berria urtarrilaren 20an sartuko da", azaldu du. Trantsizioa arazorik gabea eta ordenatua izango dela agindu du eta berradiskidetze garaia dela azpimarratu du.
Trumpek lehen aldiz onartu du azaroaren 3ko hauteskundeak galdu zituela. Dena dela, hauteskunde emaitzak inpugnatzeko kanpaina defendatu du "AEBko demokraziaren alde borrokatzen" ari zela argudiatuta.
"Gure hauteskunde legeak eraberritu behar ditugula uste dut, boto-emaile guztien nortasuna eta hautagarritasuna egiaztatzeko eta etorkizuneko hauteskundeekiko fedea eta konfiantza bermatzeko", esan du.
Bestalde, Trumpek lasaitasunerako deia egin du eta "adiskidetzeko eta zauriak sendatzeko unea" dela nabarmendu du. Horrez gain, batasuna aldarrikatu du koronabirusaren krisiari aurre egiteko.
Albiste gehiago mundua
Israelek laguntza jasotzeko zain zeuden beste 49 pertsona hil ditu Gazan
Hala, Israelgo Armadak gutxienez 410 palestinar hil ditu maiatzaren 28tik GHF fundazio polemikoak antolatutako banaketa guneetan, eta beste 93 hil dira NBEk eta gobernuz kanpoko beste erakunde batzuek banatutako laguntza urria eskuratzen saiatzen ari zirenean.
NATOk "Espainiarekin arazo bat" duela esan du Trumpek Hagako goi-bilera hasi baino lehen
Horrela, agintari estatubatuarrak Espainiaren gastu maila kritikatu du. Gainera, Trumpek NATOren 5. artikulua esplizituki babestea saihestu du, kideen elkarrekiko defentsa klausula, hain zuzen ere.
Iranek su-etena berretsi eta ukatu egin du su-etenaren ostean Israelen aurka misilak jaurti izana
AEBko presidenteak su-etena iragarri du Truth sare sozialean. Israelek berehala onartu eta salatu du Iranek misilak jaurti dituela bere instalazioen kontra, baina Iranek ukatu egin du.
Albiste izango dira: su-etena Israel eta Iran artean, Gobernu Kontseiluaren urteurrena eta abisu horia beroagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Israelek Gazan hildako palestinarrak ia 56.000 dira dagoeneko
Gainera, Israelgo Armadaren erasoek 131.559 pertsona zauritu dituzte jadanik. Gazako agintariek ia 40 hildako baieztatu dituzte gaur, tartean 17 pertsona, laguntza eske zihoazenean tirokatuta.
Iranek iragarri du Estatu Batuek Qatarren dituzten basearen aurka eraso egingo duela
Ez du eman erasoaren inguruko xehetasunik, baina Qatarreko hiriburuan leherketak entzun dira. Al-Udeid aire-basea 1996an eraiki zen, eta Estatu Batuetako Aginte Zentralaren kuartela da. Ipar Amerikako herrialdeak eskualdean duen base handiena da, 10.000 soldadu inguru biltzen baitira bertan.
Rubin behatokiak "gaueko zeruari buruz inoiz egin den filmik konpletoena" izango denaren lehen irudiak argitaratu ditu
Irudi hauek "time-lapse" baten hasiera dira, eta hamarkada batez zeru australa kartografiatu ondoren osatuko da. Bideoak hainbat gai eta galderari sakontasunez begiratu eta erantzutea ahalbidetuko du, esaterako: energiaren eta materia ilunaren ezaugarriak, Esne Bidearen eraketa, eguzki-sistemako gorputz txikien propietateak eta arriskutsuak izan daitezkeen asteroideen ibilbideak.
Iranek AEBri erantzun dio, Qatarreko Al Udeid base estatubatuarraren aurka misilak jaurtita
Horrela, Iranen kontraerasoa eskualdean gerra eskalatzen ez jarraitzeko diseinatu dela uste da; izan ere, aldez aurretik jakinarazi du, eta, ondorioz, Al Udeid basea partzialki hustu ahal izan dute erasoaldia gertatu baino lehen. Trumpek berak ere baieztatu du Teheranek aldez aurretik jakinarazi diela bonbardaketa, eta eraso "oso ahula" izan dela erantsi du.
Ruttek dio Espainiak BPGren % 3,5 gastu militarrera bideratu beharko duela
Gainera, NATOko idazkari nagusiak gaineratu du 2029an konpromisoak berrikusiko dituztela. Ruttek argi utzi du "NATOk ez duela akordio batetik kanpo geratzeko borondatezko klausularik", eta ez dituela "bigarren mailako eta alboko akordioak ezagutzen".
Pablo Ibarren defentsak dio agertu berri den lekuko batek badakiela nortzuek gauzatu zuten benetan hilketa hirukoitza
Ekainaren 26an 31 urte beteko dira gaueko klub baten jabea eta bertako bi langile hil zituztela. Hiru hilketen egiletzat Ibar jo zuten, eta horren errua egotzita zigortu zuten. Hala ere, berak errugabea dela dio.