Ultraeskuina galtzaile nagusia Frantziako eskualde hauteskundeetako lehen itzulian
Les Republicains (LR) buru duen eskuin kontserbadoreen koalizioa gailendu da Frantziako eskualde hauteskundeetako lehen itzulian, hautesleen % 29aren babesari esker. Herrialdeko hamahairu metropoli-eskualdeetako seitan lehen postuan dago.
Marine Le Pen-en eskuin muturrak indar asko galdu du eta zundaketen iragatzen zizkioten zifretatik oso behera geratu da. Inkestek zioten hamahirutik sei eskualdeetan alderdi bozkatuena izateko aukerak zituela; aldiz, lehen itzulian RN hainbat eskualdeetako bigarren indar gisa utzi duen arren, ez du ematen inon irabazteko aukera asko duenik, ez bada, Probentza-Alpeak-Kosta Urdina izan (PACA) eskualdean, han beti izan baitu nagusitasuna. Eskualde horretan LR eskuinaren eta NR ultraeskuinaren artekoa izango da lehia.
Barne Ministerioak bihar aterako dituenez behin betiko emaitzak, analisiak emaitza partzialak eta hautetsontzian bertan egindako proiekzioak nahastuz egiten ari dira, bai nazio mailan, bai eskualde ezberdinetan.
Ezkerreko formazioen emaitzek (sozialistak, ekologistak eta Frantzia Intsumisoa), eskualde gehienetan bakoitza bere aldetik joan bada ere, erakusten dute, elkartuz gero, LR kontserbadoreen zenbakietatik oso gertu leudekeela estatu mailan, baita gainetik ere akaso. Lehen itzuliaren ostean indar nagusi dira bost eskualdetan, horien artean Akitania Berria, non Alain Rousset sozialista gailendu den hautesleen % 30en babesarekin.
Abertzaleak nagusi izan dira Korsikan, beste behin ere.
Emmanuel Macronen La Republica En Marcha (LREM) alderdiak 2020ko udal hauteskundeen emaitza kaskarra errepikatu du, ez baita eskualdeetan sustraitu oraindik. Hala ere, bigarren itzulian funtsezko pieza izan daiteke, ultraeskuina eta ezkerra geldiarazteko akordioetan.
Politologoen arabera, eguneko daturik esanguratsuena eta "kezkagarriena" abstentzioarena izan da, % 66ko baino altuagoa izanik, marka hautsi baitu.
Eskualdeko mailako hauteskundeak badira ere, hauteskunde hauek datorren urtean egingo diren hauteskunde presidentzialen atarikotzat jotzen dira. Bigarren itzulia, beraz, erabakigarria izango da Versailleserako bideari ekiteko. Bigarren itzulia datorren igandean egingo dute, ekainaren 27an, eta, beraz, alderdiek negoziazio gogorrak izango dituzte gaurtik aurrera, aliantzak egin eta irabazten saiatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Seguro sozialistak irabazi du Portugalen, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen % 65,77 lortuta
Ventura ultraeskuindarrak, berriz, botoen % 34,13 lortuko lituzke, botoen % 98 zenbatuta. Herri batzuek hauteskundeak astebete atzeratzea erabaki dute, otsailaren 15era arte, herrialdeak azken bi asteetan jasan dituen denboraleen ondorioz.
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.
Hauteskunde aurreratuak Japonian, azken urteetako elurte handienaren erdian
Sanae Takaichi lehen ministroak bozak aurreratzea erabaki zuen, Parlamentuan dituen babesak handitzeko asmoz. Inkesten arabera, helburua lortuko du, baina ez dira ohiko hauteskundeak izango, elurraren eraginez ordutegia aldatu behar izan baitute hautesleku batzuetan.
Istiluak izan dira polizien eta manifestarien artean Milanen, Olinpiar Jokoen aurkako protesta jendetsu batean
Poliziak ur-kanoiak eta negar-gasa erabili ditu manifestarien aurka, protestari batzuek agenteei suziriak, bengalak eta bestelako objektuak jaurti ostean. Milaka lagun bildu dira protestetan, Neguko Olinpiar Jokoak hasi eta biharamunean.
Hautagai sozialista faborito dela egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia Portugalen igande honetan
Inkesten arabera, Antonio Jose Seguro sozialistak botoen % 67 jasoko ditu, eta Andre Ventura ultraeskuindarrak, berriz, % 32. Ekaitzak Portugalen eragindako hondamendi betean egingo dute hauteskundeen bigarren itzulia.
Trumpek % 25eko muga-zerga ezarri die Irango ondasunak erosten dituzten herrialdeei
Programa nuklearraren inguruan AEB eta Iran zeharka egiten ari diren negoziazioen ostean etorri da erabakia. Asiako herrialdeak adierazi du "hasiera ona" izan direla elkarrizketak.
Islamabadeko xiiten gurtza leku batean izandako atentatu suizida batek dozenaka hildako eta zauritu utzi ditu
Pakistango Defentsa ministroak jakinarazi duenez, bertan zeuden segurtasun zaindariek aurre egin diote erasotzaileari, baina "tiro eginez eta immolatuz erantzun du". Pakistango agintariek Afganistango talibanei eta Indiari egotzi diete erasoa.
Txinak adierazi du ez duela negoziazio nuklearretan parte hartuko, START III ituna iraungi ostean
Asiako erraldoiak dio bere gaitasun nuklearrak ez daudela Estatu Batuen edo Errusiaren parean. Etxe Zuriak salatu du Txinak nabarmen handitu duela bere ahalmen nuklearra.