MUTURREKO TENPERATURAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

100 pertsona inguru hil dira Kanada astintzen ari den bero boladaren eraginez

Inoizko tenperaturarik altuena neurtu dute astearte honetan Kanadan: 49,5 ºC.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Bero-boladak 100 pertsona baino gehiago hil ditu lau egunetan Kanadan

Kanadako agintariek jakitera eman dutenez, 100 pertsona baino gehiago hil dira ekainaren 25etik 28ra bitartean Ipar Amerikako herrialdea astintzen ari den bero boladaren ondorioz. Atzo, herrialdean inoiz neurtutako tenperaturarik altuena erregistratu zen Columbia Britainiarrean, Lytton udalerrian: 49,5 ºC

Lisa Lapointe Columbia Britainiarreko forentsearen hitzetan, ostiraletik astelehenera bitartean batez beste 130 pertsona inguru hiltzekoak ziren, baina 233 zendu ziren guztira. Beroak eragin nabarmena izan du, beraz, ohiko heriotza kopuruan. "Iragan astearen amaieran bero bolada hasi zenetik, auzitegi medikuek heriotzen gorakada nabarmena antzeman dute, muturreko beroak lagunduta", gaineratu du.

Eguraldiaren muturreko baldintzak (tenperatura altuak eta hezetasun handia) aldatu ezean, heriotza kopuruak gora egiten jarraituko duela uste dute osasun agintariek.

Vancouver hiriko Poliziaren esanetan, bero boladaren hasieratik bat-bateko 65 heriotza zenbatu dituzte. "Vancouverren ez da inoiz horrelako berorik izan, eta, zoritxarrez, dozenaka pertsona hiltzen ari dira horregatik".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X