Euskadik eta Nafarroak euren konpromiso klimatikoak aurkeztu dituzte Glasgowen
Euskadik eta Nafarroak ekintza klimatikoaren inguruko konpromisoak aurkeztu dituzte Glasgowko COP26 klimaren konferentzian.
Klimaren aldeko mundu-mailako konpromisoa eta lidergoa bultzatzen dituen The Climate Group taldeko Under2Coalition Asanblada Orokorraren testuinguruan izan dira bi autonomia erkidegoetako kontseilarien parte-hartzeak.
Klima-aldaketaren mehatxuei aurre egiteko ekintzen % 80 tokiko erregio eta erakundeetatik gauzatzen direla kontuan hartuta, estatuetatik tokiko erakundeekiko "sentsibilitatea areagotzeko" beharra nabaritu du Under 2 Aliantzak. Hala, beharrezko ikusten dituzte finantzaketa-politikak, eskualdeek klima-aldaketaren aurrean har dezaketen arintze-motorearen papera eta horrekiko adaptazioa indartzeko.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumenerako sailburuak, Arantxa Tapiak, Euskadik etorkizuneko energia garbien sorreraren alde egindako apustua aurkeztu du, eta 2022rako aurreikusitako energia berriztagarrien inguruko nazioarteko hitzorduak iragarri ditu. Bestalde, Net Zero superkluster industrialaren ekimena aurkeztu du, joan den ostegunean ofizialdua, Munduko Foro Ekonomikoaren (WEF) eta Nazio Batuen ekitaldi batean.
Gainera, sailburuak Eskoziako Gobernua gonbidatu du Euskadin 2022an izango diren energiaren inguruko bi hitzorduetara: Wind Europa Azoka, datorren apirilean Barakaldoko BECen ospatzekoa, eta ICOE, urrian Donostiako Kursaalen izango den itsas-energien inguruko nazioarteko kongresurik handiena.
Bere aldetik, Itziar Gomez Nafarroako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Nafarroaren atxikimendua iragarri du ekintza klimatikoko bost helburuko konpromiso berri batekiko. Aldaketa Klimatikoko eta Trantsizio Energetikoko Foru-legearen proiektuan jasota daude konpromiso horiek, eta hondakinei, bioaniztasunari eta ingurumen-justiziari buruzkoak dira.
Nafarroak hartutako konpromisoen artean, 2030erako eraikin publikoak % 100ean zero emisiora iristearen alde sinatu du, eta eraikin publiko guztiek % 100ean energia garbia erabiltzearen alde.
Ingurumen-justiziari dagokionez, Nafarroak bi helbururekiko konpromisoa hartu du. Batetik, sistema eta praktika jasangarriagoetarako bidezko trantsizioa egitea, baliabide iraunkorrak eskaintzeko aldaketa horretan erregai fosilak behar dituztenei.
2030erako klima-aldaketarekin lotutako gobernantza-egituretan emakumeen errepresentazioa hobetzea ere onetsi du, % 30ean gutxienez, berdintasunezko osoko errepresentazio bateranzko helburuarekin.
Naturan oinarritutako konponbideei dagokienez, Nafarroak berretsi egin du eskala handian basoak eta bestelako ekosistema autoktonoak berrezartzeko helburua.
Hondakinen esparruan, 2030rako % 50an murriztu nahi dituzte estatu eta eskualdeetako zabortegietara doazen hondakin organikoak, horretarako ekonomia zirkularrak garatuta. Gainera, urte berdinerako % 15ean gutxitu nahi dute zabortegietarako hondakinen guztizko jarioa.
Gomez kontseilariaren arabera, "geure LGCCyTE proiektuaren baitan jasota dauden helburuak dira, eta ekintza konkretuekin erantzungo diegu. Lege horrek administrazioak, enpresak eta gizartea behartuko ditu hitzetatik ekintzetara igarotzera, guztiok 2050erako zero emisioko Nafarroa horrekiko dugun konpromisoan".
Gaineratu du Nafarroa Estatuko bigarren erkidegoa dela erronka klimatikoari aurre egiten diona "arintzea eta egokitzea bateratzen dituen lege batekin. Lege hori Parlamentuan dago jada, eta tresnarik onena izango da uneko eta etorkizuneko erronka klimatikoei aurre egiteko".
Zure interesekoa izan daiteke
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.