NATO: "Ukrainari eraso egiteko Errusia aitzakia bat bilatzen egon daitekeela uste dugu"
Jens Stoltenberg NATOren idazkari nagusiak uste du Errusiak "operazio faltsu bat" egin dezakeela Ukraina ekialdean indarrez sartu ahal izateko, han bizi diren errusiarren eta edo errusiar jatorria duten pertsonen kontrako balizko eraso bat irudikatuz.
"Kezkatuta gaude uste dugulako Errusiak aitzakia bat irudikatzeko asmoa izan dezakeela Ukrainari eraso egiteko", adierazi du NATOk Bruselan egin duen bileraren ostean. "Ez dago jakiterik zeintzuk diren Errusiaren benetako asmoak", erantsi du.
"Ez dakigu zer gertatuko den, baina badakigu Errusia Ukrainako mugaren ingurura inoiz baino tropa gehiago bidaltzen ari dela, eta badakigu espia errusiarrak Ukrainan daudela", azpimarratu du.
Moskuk tropak Ukrainako mugatik erretiratzen hasi dela iragarri bazuen ere, Stoltenbergek esan du ez dagoela deseskalatzerik zentzu horretan; alderantziz, militarrak hedatzen segitzen dutela nabarmendu du.