UKRAINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusia Ukrainaren kontrako "eraso handi bat" prestatzen ari denaren "zantzuak" daudela esan du Natok

Ekialdera ez zabaltzeko duen konpromisoa urratzea egotzi dio Kremilek NATOri. Erakunde horrek baina, Europako estatu guztiekin negoziatzeko "eskubidea" duela adierazi du.
Ukrainako militarrak, atzo, Svitlodarsk (Ukraina) hirian. Argazkia: EFE
Ukrainako militarrak, atzo, Svitlodarsk (Ukraina) hirian. Argazkia: EFE

Errusia Ukrainaren kontrako "eraso handi bat" prestatzen ari dela ziurtatu du Jens Stoltenberg Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundeko (NATO) idazkari nagusiak. Era berean, Kremlin gezurretan ari dela eta soldadu errusiarrak Ukrainatik ez direla erretiratzen ari adierazi du. "Errusiak Ukrainaren kontrako erasoa abian jartzeko arriskua handia da, oso handia", esan du Stoltenbergek ARD hedabide alemaniarrean egindako elkarrizketan. 

Hala, Jose Biden AEBko presidenteak asteon esandakoak berretsi ditu. Buruzagi estatubatuarrak esan zuen Errusia nahita ari zela tentsioa areagotzen Ukraina ekialdeko eskualdeetan, "eraso bat justifikatzeko". "Su-etena etengabe urratzea, genozidio salaketa faltsuak eta herritarrak ebakuatzen hastea. Zantzu oso kezkagarriak dira", gaineratu du NATOko kideak. 

Egoera asko gaiztotzen ari den arren, gatazka bideratzeko "garaiz" daudela uste du Ipar Atlantikoko erakundeak, eta tentsioa "jaisteko" deia egin diote Vladimir Putin Errusiako presidentearen Gobernuari. 

Halaber, ekialdera ez zabaltzeko duen konpromisoa urratzea egotzi dio Kremilek NATOri. Erakunde horrek baina, Europako estatu guztiekin negoziatzeko "eskubidea" duela adierazi du.

Zelenski-Macron bukera

Bestalde, Emmanuel Macronek eta Volodimir Zelenskik, Frantziako eta  Ukrainako presidenteek hurrenez hurren, "urjentziazko bilera" izan zuten atzo.  Mahai gainean izan zituzten gaien artean, "berehalako deseskalatzea" eta Ukrainarako "akordio politiko-diplomatikoa" adostea. 

Zelenskik bere kezka agertu zion Macroni, Donets eta Lugansk eskualdeetan gerra hotsak gero eta gertuago entzuten direlako. "Errusiarzaleen probokazioen aurrean ez gara eroriko", esan zuen Ukrainako buruzagiak. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X