Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4.500 pertsona atxilotu dituzte Errusiako hiri nagusietan gerraren aurka izan diren manifestazioetan

Gerraren aurkako iritzia emateak 15 urterainoko kartzela zigorra ekar dezake Errusian. Debekuei iskin egiteko eta inbasioaren aurka protesta egiteko eskatu die herritarrei Aleksei Navalni oposizioko buruak.
4.500 pertsona atxilotu dituzte Errusiako manifestazioetan. Argazkia: EFE
4.500 pertsona atxilotu dituzte Errusiako manifestazioetan. Argazkia: EFE

Gutxienez 4.510 pertsona atxilotu dituzte azken orduetan Errusiako hiri nagusietan Ukrainako inbasioaren aurka deitutako manifestazioetan, eskubide zibilen aldeko OVD-Info taldeak jakinarazi duenez.

Poliziaren bozeramaile batek, bestalde, esan du Moskun soilik 1.700 lagun atxilotu dituztela, 2.500 pertsona bildu dituen "baimenik gabeko" manifestazio batean. Beste 750 pertsona San Petesburgon hartu dituzte atxilo, Errusiako albiste agentzien arabera.

Gainera, Novosibirsk, Irkutsk, Vladivostok eta Khabarovsk hirietan ere egin dituzte atxiloketak, OVD-Infok zabaldutako informazioak dioenez.

Jekaterinburgen, poliziak borrekin jipoitu du manifestarietako bat, sare sozialen bidez zabaldu diren bideoetan ikus daitekeenez. Guztira, Errusiako 29 hiritan egin dituzte manifestazioak.

Gainera, otsailaren 24an inbasioa hasi zenetik, 12.979 manifestari atxilotu dituzte.

Hala eta guztiz ere, debekuei iskin egiteko eta inbasioaren aurka protesta egiteko eskatu die herritarrei Aleksei Navalni oposizioko buruak.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X