Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zelenski, sare sozialen konkistarantz Mendebaldearen babesaren bila

Aktorea politikaria baino lehenago, Ukrainako presidenteak pantailen eta sare sozialen lengoaia menperatzen ikasi du Europan eta Estatu Batuetan entzun diezaioten.
Volodimir Zelenski, bere 'selfie'-etako batean.
Volodimir Zelenski, bere 'selfie'-etako batean.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea sare sozialak erabiltzen ari da herritarrekin eta Mendebaldearekin komunikatzeko, batez ere Errusiaren inbasioaren ostean. Berak grabatutako bideoen bitartez, baita telebistaren aurrean ere, Ukrainako buruzagiak Mendebaldeko iritzi publikoaren enpatia bilatzen du, ikuspuntu pertsonala aurkeztuz eta erresistentzia irudia proiektatuz.

Otsailaren 24an, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainan sartzeko operazio militarra iragarri baino lehen, Zelenskik bideo bat argitaratu zuen, goizaldean. Putinekin hitz egin zuela eta inbasioa hastear zegoela esan zuen.

Otsailaren 25ean, argitaratutako zalantzen aurrean, Zelenskik Kieven zegoela erakutsi zuen, bere Gobernuarekin batera grabatutako bideo batean. "Hemen gaude. Kieven gaude. Ukraina defendatzen ari gara", idatzi zuen.

Gauza bera egin zuen biharamunean, Ukrainako hiriburuko presidentearen jauregiaren aurrean, mezu batekin: "Ez sinetsi faltsifikazioak".

Otsailaren 28an, selfie-ak albo batean utzi eta irudi solemneago bat hautatu zuen Europar Batasunean sartzeko eskaera ofiziala sinatzeko, gatazka armatuaren erdian.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Martxoaren 1ean, komunikazioan duen abilezia erakutsi zuen berriro, oraingoan Europar Parlamentuan egindako bideokonferentzia batean. Europar Batasuneko herritarren ordezkarien aurrean hitz egin zuen, sinbolismoz betetako hitzaldi batean.

Iragarkia
Zelenski ha intervenido por videoconferencia en el Parlamento Europeo
18:00 - 20:00

Hurrengo egunean, Reutersi emandako elkarrizketa batean, beste behin berde militarrez jantzita, ikuspegi gizatiar bat erakutsi zuen, lurrean eserita. Elkarrizketa familiaren inguruan hitz egiteko aprobetxatu zuen, eta hura bukatzean, bere Gobernuko ordezkari batek Errusiako Armadaren bonbardaketa baten berri eman zion. Ingelesez egin zuen, Mendebaldeko agentzia baten kameren aurrean.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Martxoaren 6an, ingelesezko azpitituluekin argitaratutako bideo batean, berriro eman zuen NATOri egindako eskariaren berri: Ukrainako aire espazioa ixteko. Aliantza atlantikoak behin baino gehiagotan errefusatu du, Errusiarekin gerran sartzea esan nahiko bailuke.

Bere azken mezua orain arte beste selfie bat izan da, oraingoan presidentearen bulego barrutik. Modu horretan, Moskuren "zinismoari" erantzun dio eta "Kieven jarraitzen duela" erakusi du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X