Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainako gatazkak "inori mesede" egiten ez diola esan dio Xi Jinpingek Bideni

Txinako agintariak Bideni azaldu dionez, bi herrialdeek "ez lukete bakarrik aldebiko harremanak bide onetik eraman behar, munduan bakea mantentzeko orduan nazioarteko erantzukizuna partekatu baizik".
Xi Jinping Txinako presidentea. Argazkia: EFE
Xi Jinping Txinako presidentea. Argazkia: EFE

Xi Jinping Txinako presidenteak Joe Biden AEBko presidentearekin elkarrizketa izan du ostiral honetan. Xiren hitzetan, Ukrainako gatazkak ez dio inori mesederik egiten. Horregatik, mundu guztian bakea eta segurtasuna bermatzeko mezua zabaldu du, Txinako Gobernuaren iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

"Ukrainako egoerak beste behin agerian utzi du herrialdeak ezin direla borroka armatuetan murgildu, inori mesede egiten ez diotelako, eta nazioarteak bakea eta segurtasuna bermatu beharko lituzke", esan dio Txinako presidenteak Bideni, Global Times nazioarteko egunkari ofizialak jakinarazi duenez.

Era berean, Txinako agintariak Bideni azaldu dionez, bi herrialdeek, Segurtasun Kontseiluko kide iraunkor bezala eta munduko bi ekonomia handienak diren heinean, "ez lukete bakarrik aldebiko harremanak bide onetik eraman behar, munduan bakea mantentzeko orduan nazioarteko erantzukizuna partekatu baizik".

Bi buruzagien arteko bideodeiak bi ordu eskaseko iraupena izan du.

Xi Jinping: "Ukrainako krisia ikusi nahi ez dugun zerbait da"

Iragan azaroan izandako bilera birtualetik nazioarteko egoerak "aldaketa garrantzitsuak" bizi izan dituela onartu Txinako presidenteak. Xiren ahotan, "bake eta garapen joera nagusiak" erronka handiak ditu aurrean. "Ukrainako krisia ikusi nahi ez dugun zerbait da", errepikatu du buruzagiak.

Elkarrizketa baino lehen, Txinako Gobernuaren iturriek ohartarazi dute Pekinen jarrera ofiziala aldatzeko Washingtonen inolako "presiorik" onartuko ez zutela.

Txinako agintariek gatazkaren konponbide negoziatua aldarrikatu dute hasieratik, Moskuren erasoaldiaren aurka sekula agertu gabe, mendebaldeko blokearen aurrean aliatu ekonomikoa baita.

El presidente Joe Biden en un discurso en la Casa Blanca este viernes, día de San Patricio. Foto: EFE El presidente Joe Biden en un discurso en la Casa Blanca este viernes, día de San Patricio. Foto: EFE

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X