Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
GERRA UKRAINAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarrizketa "sakonak" behar direla berretsi du Zelenskik, gerra geldiarazteko

Bestela, "belaunaldiak beharko ditu Errusiak jasango dituen galeretatik errekuperatzeko" ohartarazi du. Bestalde, bake elkarrizketak eraso berriak egiteko baliatzen ari da Errusia, Erresuma Batuaren iritziz.
Zelenski presidentea artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Zelenski presidentea artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak 10 minutuko bideoa argitaratu du Telegramen duen kontu ofizialean, bake eta segurtasunaren inguruan elkarrizketa "sakonak" behar direla berretsiz. Bestela, Errusiak "hainbat belaunaldi beharko ditu galerei aurre egiteko" esan du. "Ukrainarentzako bake eta segurtasun negoziaketa serio batzuk dira Errusiaren azken aukera bere akatsek eragin duten kaltea arintzeko" ohartarazi du.

Aste honetan hainbat bilera egin dituzte bi aldeek bideodei bidez. Horietan, gako nagusietako bat Kiev NATOn ez sartzeko berme litzatekeen formula politikoa adostea da.

Ukrainak berehalako su-etena eta errusiar tropen erretiratzea eskatu du.

Hala izan ezean, "Errusiaren galerak hain handiak izango dira, hainbat belaunalditan ez baitiote bueltarik emango" gaineratu dute.

Truss beldur da Errusia ez ote den bake elkarrizketak ofentsiba berria prestatzeko erabiltzen ari

Bestalde, Erresuma Batuko Defentsa Ministerioak Twitter bidez zabaldu duenez, Errusiako Armada "estrategia aldatzen" ari da, "desgaste gerra bat hasteko, egun gutxian Ukraina konkistatzeko planak porrot egin eta gero".

Ministerioaren iritziz, "estrategia berriaren ondorioz, ziur aski, areagotu egingo dira zibilen kontrako erasoak, Ukrainako azpiegituren txikizioa eta areagotu egingo da krisi humanitarioa".

Ordu batzuk lehenago, Elizabeth Truss Britaina Handiko Atzerri Gaietarako ministoak ohartarazi du Ukraina eta Errusiaren arteko elkarrizketak Moskuk bere tropak biltzeko eta eraso berriak prestatzeko erabiltzen ari ote diren. 'The Times' egunkarian egin dioten elkarrizketan esan duenez, "herrialde batek negoziaketak serio hartzen baditu, ez ditu zibilak bonbardatzen egun horretan". 

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X