Oposizioko hainbat alderdiren jarduna bertan behera utzi du Zelenskik gerra legea baliatuta
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak oposizioko 10 alderdiren jarduera eten duela iragarri zuen atzo, gerra legea baliatuta, Errusiarekin loturak izatea leporatuta.
"Segurtasun eta Defentsa Kontseilu Nazionalak erabaki du, gerraren maila ikusita eta egitura politiko batzuek Errusiarekin duten lotura ikusita, bertan behera utziko dela alderdi batzuen jarduera oro gerra legea indarrean dagoen bitartean" azaldu du Zelenskik Ukraniako Gobernuaren sare ofizialen bidez zabaldutako bideo batean.
Hauek dira jarduera eten zaien alderdiak: Oposizio Plataforma - Bizitzaren Alde, Sharia Alderdia, Gurea, Ezkerreko Oposizioa, Ezkerreko Indarren Batasuna, Estatua, Ukrainako Alderdi Sozialista Progresista, Ukrainako Alderdi Sozialista, Sozialistak eta Vladimir Saldoren Blokea.
Zelenskik argitu duenez, Justizia Ministerioak jaso du jada alderdi politiko horien jarduerak debekatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko agindua.
"Oposizio Plataforma - Bizitzaren Alde" alderdiak 43 diputatu ditu Ukrainako Parlamentuan da eta bigarren indarra da. Zelenskiren alderdia, Herritarren zerbitzari, da lehen indarra 254 diputaturekin. Guztira, 450 diputatuk osatzen dute Parlamentua.
"Edozein arlotako politikari guztiei gogoratu nahi diet gerrak oso argi erakusten duela bere anbizio propioak, bere alderdiarenak edo bere ibilbidea Estatuaren eta herriaren interesen aurretik jartzen duen jendearen exkaxtasuna" esan du Zelenskik.
"Elkarlanerako saiakera orok" ez duela arrakastarik izango eta "erantzun gogorra" jasoko duela ere ohartarazi du buruzagi ukrainiarrak.
Gogoan izan behar da 2015ean alderdi komunista guztiak ere legez kanpo utzi zituztela Ukrainan.
Donbas eta Krimearen independentzia, inolaz ere ez
Ukrainako iparraldean eta hegoaldean borrokek aurrera jarraitzen duten bitartean, nazioarteak presioa egiten jarraitzen du bi aldeek negoziatu dezaten, su etena lortzeko. Gaur, Mevlüt Çavusoglu Turkiako Kanpo Arazoetako ministroak esan du gatazkari irtenbidea bilatzeko elkarrizketek aurrera egin dutela, sei gaietatik lautan "ia akordio batera iritsi arte".
CNNk igande honetan egin dion elkarrizketan, baina, Zelenski presidenteak esan du "prest" dagoela Putinekin negoziatzeko gerrari amaiera emateko, baina erabat baztertu du Donbasen independentzia eta Krimearen gaineko errusiar subiranotasuna onartzea. Argi adierazi du ez duela bere gain hartuko Ukrainaren "lurralde-osotasunari eta subiranotasunari eragiten dion konpromisorik".
Kremlinek baldintza hori jarri zuen, hain zuzen ere, inbasioa amaitzeko: Kievek NATOn sartzeari uko egitea, Donbaseko Donetsk eta Luhanskeko errepublika autoaldarrikatuen independentzia onartzea eta 2014an Moskuk anexionatutako Krimeako kontrol errusiarra onartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Macronek eta EBk babesa adierazi diote Espainiari, Trumpen mehatxu komertzialen aurrean
Sanchezek esker ona adierazi du, EBko erakunde nagusietako presidenteek eta Europako bazkideek (Frantziak, esaterako) laguntza eskaintzeko dei eta mezuak bidali dizkiotelako.
Israelek Iranek izendatutako edozein buruzagi hil egingo duela ohartarazi du Israel Katz Defentsa ministroak
Israelgo aireko armadak asteartean eraso egin zion Ali Khamenei aiatolaren ondorengoa aukeratzeko Adituen Batzordea biltzekoa zen eraikinari, Qom hiri santuan, izendapen prozesua etenarazteko ahaleginean. Hala ere, une horretan 88 erlijio-gizonak ez zeuden eraikinean bilduta.
Trumpek Espainiarekin duen merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du, Irango gerrarekiko duen jarreragatik
Espainiako Gobernuak Trumpi erantzun dio, eta nabarmendu diu NATO eta Europako Defentsa konpromisoak bete egiten dituela. Era berean, ohartarazi dio EBren eta AEBren arteko akordioak errespetatu beharko dituela, aldebiko harremanak berrikusi nahi baditu.
Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa
Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen.
Von der Leyenek Ekialde Hurbileko krisiaren "ondorioei" aurre egiteko prest egotea eskatu dio EBri
Frantzia prest agertu da Iranen erasoen aurrean Golkoko eta Jordaniako herrialdeen defentsan parte hartzeko, eta Alemaniak, berriz, baztertu egin du Iranen aurkako erasoarekin bat egitea, eta bere tropek eskualdean duten papera autodefentsara mugatuko du.
Israelek Iranen lur azpiko kuartelei eraso die, Teheranen
Israelgo Armadaren arabera, 100 eraso baino gehiago egin ditu lurpeko kuartelen kontra, eta jaurtitzeko baseak eta misil balistikoak ere suntsitu ditu. Azpimarratu duenez, "behar beste denbora" iraungo du gerrak . Larunbatetik, 555 pertsona hil dituzte Iranen, Ilargi Gorriaren arabera.
Petrolioaren prezioak gora egin du eta gorabeherak daude itsas eta aire trafikoan, Ormuzko itsasarteko tentsioaren ondorioz
Ontzi enpresa nagusiek ez dute handik igaro nahi, eta zer gertatuko zain daude. Halaber, 3.000 hegaldi baino gehiago bertan behera utzi dituzte asteburuan, Ekialde Hurbileko gatazka lehertu denetik.
Albistea izango dira: Gatazka Iranen, Makina-Erremintaren Azoka eta martxoaren 3aren aurreko eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hezbollak Libanotik eraso dio Israeli, eta Israelgo Armadak Beirut bonbardatu du
Donald Trump AEBko presidenteak Venezuelaren antzeko trantsizioa proposatu du Iraneraok, eta erasoaldiak "lau aste edo gutxiago" iraun dezakeela adierazi du.
EBk ohartarazi du Ekialde Hurbilak asko duela galtzeko gerra batekin, eta "moderazioa" eskatu du
Europar Batasuneko Kanpo ministroek azken orduotako erasoak salatu dituzte, eta Ormuzko itsasartean zirkulazioa etetea saihesteko eskatu dute, besteak beste.