AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek hiru lagun hil ditu tiroz Marylandeko lantegi batean

Hasiera batean, susmagarriak ihes egin du tiroketa gertatu den lekutik, baina gero aurkitu eta atxilotu egin dute.

Ameriketako Estatu Batuetan, gizon batek hiru lagun hil ditu tiroz Maryland estatuko lantegi batean.

Bertan 14:30 zirenean, gizon bat arma erdiautomatiko bat soinean zeramala sartu da Smithsburg hiriko lantegi batean eta tiroka hasi da. Guztira, hiru pertsona hil ditu eta beste bat larri zauritu du, Maryland estatuko gobernadoreak jakinarazi duenez.

Hasiera batean, susmagarriak ihes egin du tiroketa gertatu den lekutik, baina gero aurkitu eta atxilotu egin dute.

Armen kontrolaren gaineko eztabaida puri-purian dagoen honetan gertatu da azken tiroketa. Maiatzean Buffaloko supermerkatu batean gertatutako tiroketan 10 pertsona hil ziren, eta Uvaldeko eskolakoan, ostera, 18 urteko mutil batek 19 ume eta 2 irakasle hil zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X