Albiste dira
Erreferenduma Eskozian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2023ko urriaren 19a proposatu du Eskoziak beste independentzia erreferendum bat egiteko

Nicola Sturgeonek Boris Johnson lehen ministro britainiarrari onespen formala eskatuko dio, aurrera egiteko asmoa izan arren haren baimenik gabe ere. Eskoziarren gehiengoak arbuiatu zuen Brexitak bigarren galdeketa justifikatzen du, Sturgeonen ustez.
Manifestazioa Edinburgon, 2019an. EFEren artxiboko irudia.
Manifestazioa Edinburgon, 2019an. EFEren artxiboko irudia.

Nicola Sturgeon Eskoziako ministro nagusiak 2023ko urriaren 19a proposatu du independentziaren inguruko beste erreferendum bat egiteko. 

Sturgeonek Holyroodeko Parlamentuko kideen aurrean azaldu du, Edinburgon, kontsulta berrian egingo den galdera 2014ko erreferendumeko bera izango dela: 'Eskoziak herrialde independentea izan behar al du?'

Eskoziako Alderdi Nazionaleko (SNP) buruak azaldu duenez, Boris Johnson lehen ministro britainiarrari zuzenduko zaio hautatutako dataren berri eman eta haren onespen formala lortzeko. Edonola ere, ordea, Londresen baimenarekin edo hura gabe, aurrera egitea da asmoa. 

Halere, duela pare bat aste Londrestik banantzeko abiatutako 'Independentzia mundu modernoan' kanpainaren baitan esan zuenaren haritik, esan du erreferendumak legezkoa izan behar duela eta, horregatik, Auzitegi Gorenera ere joko duela, haren iritzia ezagutzeko. 

Auzitegi Gorenak oniritzirik emango ez balu, Sturgeonek azpimarratu du Erresuma Batuko hurrengo hauteskunde orokorrak "de facto erreferendum" gisakoak izango direla.

5,5 milioi biztanleko herrialdea da Eskozia, eta orain zortzi urte egindako galdeketan, boto-emaileen % 55,3k independentziaren kontra bozkatu zuten. Ordutik, agertokia asko aldatu dela uste du bertako Gobernuak, eta Brexitari eskoziarren gehiengoak ezetz esan ziola ekarri du gogora. Hala, bigarren erreferenduma egitea justifikatuta dagoela azaldu du.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa eta haren alderdia —Alderdi Kontserbadorea— bigarren galdeketa egitearen kontra agertu izan dira beti, auzi hori 2014an argitu zela arrazoituta.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X