Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukraina Errusiako Armadaren erasoaldi handi baten beldur da, inbasioa hasi zenetik sei hilabete igaro direnean

Ukrainak bere Independentziaren Eguna ospatuko du asteazken honetan, baina ez dute ekitaldi jendetsurik egingo, Volodimir Zelenskik ohartarazi baitu Errusiako Armadak azpiegiturak eta Gobernuaren eraikinak bonbardatzen saiatuko dela egun seinalatua dela baliatuta.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea. Argazkia: EFE
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea. Argazkia: EFE

Ukrainak bere Independentziaren Eguna ospatuko du asteazken honetan, Errusiak herrialde hori inbaditu zuenetik sei hilabete beteko direnean, hain justu ere. Eta egun seinalatu hori erasoaldi militar handi bat egiteko baliatuko duela uste du Kieveko Gobernuak.

"Errusiak ez du inor ezustean harrapatuko egunotan zerbait berezia egiten saiatzen bada. Badakigu nola jokatzen duten. Probokatzaileak dira", adierazi du Volodimir Zelenski presidente ukrainarrak Andrzej Duda Poloniako presidentearekin bildu denean.

Aste honetan, Vladimir Putinen ideologoaren alaba hil dute Moskun, eta Kremlinak Ukrainari egotzi dio atentatu horren ardura. Gertakari horrek eta tropa errusiarrek Krimean egindako sabotajeek bi herrialdeen arteko harremanak gehiago gaiztotu dituzte.

Andrzej Duda Kievera joan da Ukrainaren independentzia babesten duela erakusteko eta Krimeako Plataformak antolatutako foroan hartu du parte, Zelenskirekin batera. Recep Tayyip Erdogan buruzagi turkiarra ere ekitaldi horretan izan da eta Krimea Ukrainaren esku uztea munduko segurtasuna bermatzeko garrantzitsua dela esan du.

Bestalde, Zelenskik ohartarazi du, atzerriko zerbitzu sekretuen arabera, Errusiako Armadak "ekintza krudelago bat" egiteko asmoa duela.    

"Mehatxurik existitzen al da? Bai, mehatxua badago. Mehatxu hori egunerokoa da. Informazio gehiago daukagu? Badakigu lehentasunak zeintzuk diren. Azpiegiturak eta Gobernuaren eraikinak erasotzen dituzte, lehendabiziko egunetik. Errusiak behin eta berriro egiten du hori", azpimarratu du.

Independentzia Eguna, festarik eta ekitaldi jendetsurik gabe

Datozen orduetan erasoak izan daitezkeela eta, Ukrainatik ihes egiteko gomendatu die, enegarrenez, Gobernuak herritarrei.

Inteligentzia militar ukrainarraren esanetan, Putinen "obsesioa" da data seinalatuetan eraso handiak egitea. Hainbat komunikabidek zabaldu dute, iturri estatubatuar ofizialak aipatuta, azpiegitura zibilak eta Gobernuaren eraikinak izan direla tropa errusiarren helburu nagusiak.

Soldadu errusiarrak martxo bukaeran erretiratu ziren Kieveko inguruetatik, baina orain beldur dira ez ote duten Ukrainako hiriburuaren aurkako beste eraso bat abiatuko.

Gauzak horrela, agintariek bertan behera utzi dituzte Independentziaren Eguna ospatzeko ekitaldi guztiak eta agerraldi publikoak egitea galarazita egongo da astebetez. Horrez gain, funtzionarioei telelanean aritzeko agindu diete eta hiriguneetan lan egiten duten beharginen lanaldia murriztu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X