Errusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhiaren Errusiar Federaziora batzea sinatu du Putinek

Iragarkia
Acto en Moscú. Imagen: AFP
18:00 - 20:00
Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhiaren Errusiar Federaziora batzea sinatu du Putinek
Putin Errusiako presidenteak Ukrainako Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia eskualdeak Errusiar Federaziora batzea aldarrikatu du ostiral honetan. Hala, militarki okupatutako lurraldeak bere ustezko subiranotasunaren pean jarri ditu. "Errusiar hiritarrak izango dira betiko", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X