Atzerako kontaketa Brasilen hurrengo presidentea ezagutzeko: Bolsonaro ultraeskuindarra ala Lula progresista
156,4 milioi brasildar inguru bozkatzera deituta daude igande honetan hauteskunde orokorren bigarren itzulian. Jair Bolsonaro presidente ultraeskuindarraren eta Luiz Inacio Lula da Silva presidente ohi progresistaren artean aukeratu beharko dute Brasilgo herritarrek.
Hauteskunde orokorren bigarren itzulian lehiatuko dira Bolsonaro eta Lula, eta Langileen Alderdiaren hautagaia den Lula faboritoa da berriro ere, azken inkesten arabera, 4 eta 7 punturen arteko aldearekin. Brasilgo 5.570 hiritan eta atzerriko 181 udalerritan izango dira hauteslekuak.
Jair Bolsonaro Brasilgo egungo presidenteak lehen orduan bozkatu du, Rio de Janeiron, eta "garaile" aterako den itxaropena azaldu du hauteslekutik irtendakoan. "Aurreikuspena garaipenarena da, azken egunetan berri onak baino ez ditugu izan. Jainkoa lagun, garaile aterako gaur gara. Hobeto esanda, Brasil aterako da garaile", esan die bertan bildutako kazetariei.
Bestalde, Lula da Silva hautagaiak San Bernardo do Campoko udalerrian bozkatu du, Sao Paulon. "Nire bizitzako egunik garrantzitsuena da gaurkoa", esan du Lulak. "Gaur bizitza-eredua aukeratzen ari da herria. Gose diren pertsonak erreskatatu behar du jendeak", adierazi du, 'Estadao' kazetak jaso duenez.
Hauteskunde-kanpaina basatia
Brasilgo historian inoiz izandako hauteskunde zatituenak dira. Izan ere, bi hilabete eta erdiz luzatu den eta ankerra izandako hauteskunde-kanpainaren azken momentura arte euren mezua zabaltzen jarraitzeko aprobetxatu dute bi hautesleek.
2003 eta 2010 artean presidente izandako Lulak babes kopururik handiena jaso zuen lehenengo itzulian, izan ere, fronte progresista batu du, zentro eta zentroeskuineko indarrak ere lortuta. Lehenengo itzulian bozen % 48,4 eskuratu zuen (Bolsonarok, berriz, bozen % 43,2), eta lau urteko agintaldia berriro egitea du helburu.
Geroago baliogabetutako ustelkeria kasuengatik 580 egun igaro zituen Lulak espetxean. Ordutik haren ospea handitu da eta horri eutsi dio hauteskunde-kanpaina osoan zehar.
% 20ko abstentzioa
Oraindik zalantzati dauden herritarrak konbentzitzen aritu dira azken asteetan Lula eta Bolsonaro. Brasilen bozkatzea derrigorrezkoa bada ere, abstentzioa % 20koa izan zen. Dena dela, babes berriak irabazteko aukerak txikiak dira, azken inkesten arabera, ez baita boza-asmoetan aldaketa handirik atzeman.
Ipar-ekialdeko eskualdean abantaila handia du Lulak, eta baita herritar txiroenen artean (hautesleriaren ia erdia). Bolsonaro, ordea, nagusi da herritar aberatsen eta ebanjelikoen artean. Azken horiek erakartzen saiatu da Lula, abortuaren aurka zegoela eta familia "sakratua" dela esanez.
Zure interesekoa izan daiteke
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.