Lula da Silvak irabazi du lehen itzulian, eta Bolsonaro izango du aurkari bigarrenean
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidente ohi eta Langileen Alderdiko buruzagia eta Jair Bolsonaro egungo presidente eta hautagai ultraeskuindarra lehiatuko dira Brasilgo hauteskundeen bigarren itzulian, atzoko bozetan ezein hautagaik ez baitu babesaren % 50eko langa gainditu.
Lehen itzuliaren emaitza —Lulak, % 48,3 eta, Bolsonarok, % 43,2— espero baino estuagoa izan da, bai behintzat inkestek aurreikusten zutena oinarri hartuta. Izan ere, galdeketen arabera, Da Silvak aise gainditu behar zuen Bolsonaro (14 puntuko aldea aterako ziola uste zen), eta babesen erdia ere eskuratuko zuela iragartzen zuenik ere bazen.
Botoen ia % 100 zenbatuta dagoela, bost puntuko tartea baino ez dio atera buruzagi aurrerakoiak ultraeskuindarrari. Horrenbestez, garaipen gazi-gozoa eskuratu du Lula da Silvak.
Boto kontaketa gorabeheratsua izan da oso. Bolsonaro izan da nagusi hasieratik, baina botoen % 70 zenbatuta zegoela, balantza irauli eta Lula jarri da aurretik.
Lularen jarraitzaileen hasierako poza desegiten joan da zenbaketak aurrera egin ahala eta emaitza estua baieztatzen zela ikusita.
Abstentzioa % 20,94koa izan da, duela lau urte baino apur bat altuagoa (% 20,30).
Bi hautagaiek bigarren itzulia irabaziko dutela diote
Emaitzak ezagututa, jende aurrera atera dira bi hautagaiak. Lulak, irribarretsu, bigarren itzulian nagusitu egingo dela azpimarratu du, Brasilgo Presidentetza berriro eskuratuta (2003 eta 2010. urteen artean izan zen presidente).
Aitortu duenez, emaitza espero baino estuagoa izan da, baina perspektibarekin begiratu behar zaiola erantsi du: "Gaurkoa balioan jartzeko duela lau urte gertatutakoa hartu behar dugu gogoan. Politikatik kanpo zegoen pertsona nintzela uste zuten". 2018ko hauteskundeak kartzelatik jarraitu zituen Lulak, ustelkeriagatik zigortu baitzuten.
Bolsonaro serioago agertu da jarraitzaileen aurrera. "Badago aldaketarako borondatea", onartu du, baina urriaren 30eko bigarren itzulian gailenduko dela azpimarratu du.
Hauteskunde kanpainan ez bezala, buruzagi ultraeskuindarrak ez ditu oraingoan ustezko irregulartasunak aipatu. Dena dela, inkesten fidagarritasuna zalantzan jarri du berriro.
Eskualdeko hauteskundeak
Presidentetza hauteskundeak ez ezik, eskualdeko eta Kongresu Nazionala berritzeko bozak ere izan dira igandean.
Eskualdeko hauteskundeetan, ultraeskuinak hiru estatu garrantzitsu bereganatu ditu (Rio de Janeiro, Brasilia eta Parana), eta Sao Paulon garaipen zabala lortu du.
Azken hori izan da, agian, emaitza harrigarriena. Sao Paulo Brasilgo estatu aberats eta jendetsuena da (46 milioi biztanle). Inkestek ziotenaren kontra, Tarcisio de Freitas Bolsonaroren ministro ohiak irabazi du (% 42), Fernado Haddad Lularen hautagaiari (% 35) aurrea hartuta. Bigarren itzulian erabakiko da nork zuzenduko duen estatua.
Rio de Janeiron Claudio Castro gobernadore eta Bolsonaroren alderdikidea hautatu dute berriro, botoen % 58. Galdeketek aurreikusitakoaren gainetik, Marcelo Freixo Lularen hautagaiak halako bi eskuratu du Castrok.
Zure interesekoa izan daiteke
Kolonbiako lurrikararen ondorioz, 164 espainiar lokalizatu gabe daude
Gobernua harremanetan jarri da lehen errolda batean erregistratutako espainiar guztiekin, 164rekin izan ezik, eta haien egoerari buruzko informazioa emateko eskatu die. Albaresen arabera, ez dago zauritu edo hildako espainiarren berririk.
Trump catering kamioi batean ezkutatuta eraman zuten NATOk Turkian egin zuen goi-bileratik irtetean
AEBko inteligentzia-zerbitzuek diseinatu zuten plana, presidentearen hegazkinaren aurkako Iranen mehatxu sinesgarri bat antzeman ondoren.
130 hildakotik gora eta 500 zauritu baino gehiago, Kolonbia astindu duen lurrikararen ondorioz
Dozenaka eraikin kolapsatu dira, ospitaleak gainezka daude, aireportu batzuk itxi eta etxeratze aginduak ezarri dituzte, erreskate lanei ekiten dieten bitartean.
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.