Italia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Silvio Berlusconik leuzemia du eta zainketako berezietan daukate biriketako infekzio batengatik

Bere osasunaren ardura duten medikuek leuzemia mielomonozitiko kronikoa ere badaukala baieztatu dute ohar batean.
Silvio Berlusconi 2019an. Argazkia: EFE.
Silvio Berlusconi 2019an. Argazkia: EFE.

Italiako lehen ministro izandakoa eta Forza Italia alderdiko liderra, Silvio Berlusconi, Milango San Rafaelle erietxean dago ingresatuta, zainketa intentsiboen unitatean, biriketako infekzio baten ondorioz. Bere osasunaren ardura duten medikuek leuzemia mielomonozitiko kronikoa ere badaukala baieztatu dute ohar batean.

Asteazken goizean eraman zuten Berlusconi erietxera "duela denbora bat pairatzen duen egoera hematologiko kroniko baten barnean kokatzen den biriketako infekzio bat tratatu ahal izateko", medikuek argitaratutako informazioak aditzera eman duenez. Ohar horretan sendatzeko estrategiaren gaineko zehaztasunak ere eman dituzte: "hiperleukozitosis patologikoak sortzen dituen eragin negatiboak mugatzeko eta aurretik zituen baldintza klinikoak berreskuratzeko helburua duen tratamendu zitotxikitzailea" jarri diote biriketako infekzioaren aurka egiteko.

Forza Italia alderdiak ohar baten bidez jakinarazi du Silvio Berlusconik telefonoz hitz egin duela hainbat alderdikiderekin eta euren lanean sendo jarrai dezatela eskatu diela, "herriak behar dituelako". Hauek leialtasuna adierazi diotela eta "azkar osatzea" opa diotela ere jakinarazi du. 

86 urteko enpresari eta politikariak gaur egungo emaztea, seme-alabak eta anaia ditu ondoan erietxean.

Silvio Berlusconik hainbat auzi ditu zabalik epaitegietan. Hala ere, Italian pertsonaia publikoa izaten jarraitzen du. Azken hauteskundeetan senatari kargua lortu zuen eta bere alderdia Giorgia Melonik gidatzen duen Italiako Gobernuko parte da.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X