Albiste dira
ISRAEL-HAMAS GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazako egoera humanitarioa gero eta zailagoa da Israelen balizko inbasioaren atarian

NBEren arabera, "ezinezkoa" da ultimatuma betetzea. Israelgo soldaduek lehen erasoaldiak egin dituzte Gazan, inbasioaren atarian.
Iragarkia
20231013144105_hiritarrak-gaza_
18:00 - 20:00
Kaosa eta ziurgabetasuna nagusi Gazako Zerrendan

Israelgo Armadak jakinarazi du soldadu israeldarrek lehen erasoaldiak egin dituztela gaur Gazan, Hamasek larunbatean bahitutako pertsonen bila, une batetik bestera hasiko ei duen inbasioaren atarian.

Bien bitartean, Tel Avivek 24 orduko epea eman die Gazako iparraldeko biztanleei ingurua ebakuatzeko.

Iragarkia
EITBk Jerusalemen duen korrespontsalak gogorarazi du Israelek ez duela korridore humanitarioa zabaldu eta ihes egin duten herritarrek bonben artean egin behar izan dutela.
18:00 - 20:00

Israelek ultimatuma eman eta gero, milaka pertsonak etxea utzi dute, eta hegoalderantz abiatu dira.

Nazio Batuen Erakundearen arabera, Gazako Zerrendako populazioaren ia erdia mugitzea "ezinezkoa" da orain, eta "ondorio humanitario izugarriak" izan ditzake.

Israelen ultimatumaren ondorioz, Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak bere operazio zentro nagusia eta bertakoak ez diren langileak hegoaldera aldatu ditu giza laguntza ematen jarraitzeko.

Iragarkia
EITBk Ekialde Hurbilean duen berriemaile bereziak azaldu duenez, Hamasek "Haserrearen Ostirala" deitu du eta Zisjordanian protesta bortitzak izan dira.
18:00 - 20:00

Munduko Osasun Erakundeak adierazi duenez, "ezinezkoa" da Gaza iparraldeko ospitaleak ebakuatzea, batetik, lekualdatzeko prozesuan asko hil egingo liratekeelako, eta, bestetik, hegoaldeko ospitaleek ez dutelako tokirik gaixo gehiago hartzeko. Aurrez, Munduko Osasun Erakundeak esan du erregaia eta botikak behar direla hondamendi humanitarioa saihesteko.

Bien bitartean, Gaza argindarrik gabe gelditu ostean, elikagaiak eskuratzea gero eta zailagoa da eta oinarrizko zerbitzuak kolapsatzeko zorian daude.

Gazako Osasun Ministerioak emandako azken datuen arabera, 1.537 pertsona hil (500 haur eta 276 emakume tartean) eta 6.268 zauritu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X