Israelgo kolonoguneen gorakadak markak hautsi ditu okupatutako Zisjordanian azken hiru hilabeteetan
Okupatutako Zisjordanian kolonogune israeldarrak inoiz ez bezalako erritmoan hedatu dira urriaren 7tik, Peace Now gobernuz kanpoko erakundeak gaur salatu duenez.
"Kolonoak Gazako gerra aprobetxatzen ari dira tokian tokiko errealitatea aldatzeko eta C eremuko esparru zabalen kontrola hartzeko", azaldu du erakunde horrek. Aipatu eremuak okupatutako Zisjordaniako lurralde palestinarraren % 60 hartzen du, eta Israelek horren gaineko administrazio- eta segurtasun-kontrola du, gobernuz kanpoko erakudeak ohar batean gogorarazi duenez.
"Gazan hiru hilabeteko gerraren ondoren, inoiz ez bezalako gorakada baten lekuko gara, kolonogune, errepide, hesi eta barrikada gehiago instalatzea barne", gaineratu du Peace Now erakundeak, eta 2012tik Palestinako lurraldean egindako kokalekuak zenbatu ditu.
Erakunde horren arabera, azken hiru hilabeteetan, bederatzi kolonogune berri ezarri eta legez kanpo zolatutako 18 errepide egin dira, horietako asko palestinarren lur pribatuetan: "errekorra".
Gainera, kolono israeldarrek errepide palestinarrak blokeatu dituzte eta Amonara itzuli dira, 2017an epailearen aginduz ebakuatu zuten kolonogunera, hain zuzen, Amihai kokalekua ezartzearen eta finantza-konpentsazio baten truke.
"Testuinguru militar eta politikoak zuhurtziagabekeriaz eraikitzea eta lurrak ia kontrolik gabe eskuratzea ahalbidetzen du. Emaitza ez da soilik palestinarrei eta haien lurrei egindako kalte fisikoa, baita Zisjordaniako aldaketa politiko esanguratsua ere", salatu du gobernuz kanpoko erakundeak.
Gobernuak (Israelen inoiz izan den gobernu eskuinekoena) kolonoak diren edo kolonoen mugimendutik oso hurbil dauden ministroak ditu, eta koloniak hedatzeko politika ezarri du iaztik.
Otsailean, okupatutako Zisjordaniako bederatzi kokagune erregularizatu zituzten, Estatuaren baimenik gabe eraiki arren, Jerusalemen izandako eraso baten ondorioz (palestinar batek hiru israeldar hil zituen).
Gainera, Zisjordanian kolono juduentzat 13.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzea onartu zuen iaz Israelek, aurreko urtean baino ia % 300 gehiago.
Nazioarteko zuzenbidearen babespean, NBEk legez kanpokotzat jotzen ditu Israelek okupatutako Zisjordanian dituen kolonogune guztiak, baina, Israelen ustez, prozedura burokratiko jakin batzuekin ezarri diren koloniak legezkoak dira.
Bigarren Intifadatik (2000-2005) Zisjordanian izandako indarkeria gorakadarik larrienaren erdian legeztatu ditu Israelek kokagune berriak. Israelek 1967an bereganatu zituen Zisjordanian okupatutako lurraldeak, Sei Eguneko Gerran, eta okupazio militar eta kolonizazio luzea inposatu du ordutik lurralde horretan.
Sarraskia Gazan
Bitartean, Gazako sarraskiak ez du amaierarik. Gutxienez 162 pertsona hil eta 296 zauritu dituzte azken 24 orduetan Israelgo Armadaren erasoetan, Palestinako Zerrendako Osasun Ministerioak gaur jakitera eman duenez.
Israelen erasoaldi militarrak 22.600 pertsona hil eta 57.910 zauritu ditu orain arte, horren arabera.
Testuinguru horretan, Ismail Haniye Hamaseko beso politikoaren buruzagiak adierazi du espero duela Antony Blinken AEBko Estatu idazkaria Ekialde Hurbiletik egiten ari den bira baliagarria izatea Israelek Gazan eta gainerako lurralde palestinarretan erasoaldia behingoz eteteko.
Blinkenek ostegunean hasi zuen hiru hilabetetan egingo duen laugarren bira, eta Turkiatik eta Greziatik ere igaro ostean, urtarrilaren 11n amaituko du. Gatazka beste alde batzuetara ez zabaltzeko eta Gazara laguntza humanitarioa heltzea errazteko elkarrizketak izango ditu inguruko hainbat ordezkarirekin ordura arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.