Trumpek garaipen argia lortu du Iowako caucusetan, errepublikanoen artean lidergoa baieztatuta
Donal Trump AEBko presidente ohi eta 2024ko hauteskundeetan errepublikanoen hautagai izan daitekeenak garaipen eztabaidaezina eskuratu du Iowako caucusetan. Botoen % 51,1 lortu ditu, bigarren hautagairi, Ron DeSantis Floridako gobernadoreari, 30 puntuko aldea aterata.
Kontaketa ia bukatuta dagoela, Trumpek 55.835 boto eskuratu ditu, Ron DeSantisen bikoitza baino gehiago (23.172 boto, % 21,2). Nikki Haley Hego Karolinako gobernadore ohi eta Nazio Batuen enbaxadore izandakoa hirugarren postuan geratu da: 20.817 boto zenbatu dituzte (% 19,1).
Iowako caucusek utzi dute "biktima" bat. Vivek Ramaswamy enpresaburua (laugarren postuan, 8.358 boto eta % 7,6) barne hauteskundeen lehiatik atera da, eta Trumpi babesa erakutsi dio.
Lehen caucus hauetan 40 ordezkari banatzen dira. Horrenbestez, Trumpek 20 eskuratu ditu; De Santisek, 8, eta Haleyk, 7. Gainerako bi ordezkariak behin betiko emaitzen arabera banatuko dira.
Trump: "Gure herrialdea batzeko unea da"
Garaipena baieztatuta, agerraldia eskaini du buruzagi errepublikanoak. "Gure herrialdeak batu beharra dauka. Bat egin nahi dugu. Izan errepublikanoa ala demokrata, liberal zein kontserbadore... ondo legoke denok batzea eta mundua konpontzea. Begi aurrean dugun heriotza eta hondamendiarekin bukatzeko garaia da", nabarmendu du.
DeSantis ere pozik agertu da zaleen aurrean. "Gure heriotza-oharra idazten ari ziren duela hilabete batzuk. Are gehiago, jendeak bozkatzeko aukera izan aurretik garailea nor zen iragarri zuten", salatu du. Izan ere, hedabideei barne hauteskundeetan "esku hartzea" leporatu die, caucusak hasi eta ordu erdira Trumpen garaipena iragartzeagatik.
Azkenik, DeSantisengandik bi puntu eskasera geratu den Nikki Haleyk ere irakurketa positiboa egin du. "New Hampshiren, Hego Karolinan eta beste estatu batzuetako gure emaitzak ikusten dituzunean, argi geratzen zaizu errepublikanoen barne hauteskundeetan bi pertsonen artean egongo dela lehia" (Trump eta biok kokatu ditu borrokan, DeSantis baztertuta).
Bidenen ustez, Trump da errepublikanoen "faborito argia"
Trumpen garaipena baieztatuta, Joe Biden AEBko presidenteak berak "faborito argitzat" jo du Alderdi Errepublikanoko buruzagia.
"Badirudi Donald Trumpek irabazi duela Iowan. Bera da, gaur-gaurkoz, faborito argia beste taldean. Baina hori da kontua: hauteskunde hauetan zu (boto-emailea) eta biok gaude MAGAko (Make America Great Again, Trumpen leloari erreferentzia eginda) errepublikano muturrekoen kontra", idatzi du X sarean.
Jarraitzaileei bere kanpainarako dirua eskatzeko baliatu du agerraldia Bidenek. Izan ere, argudiatu duenez, AEBko demokraziarentzat "mehatxu larria" da, eta aurre egin behar zaio.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.