EUROPAR BATASUNA - ERRUSIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasunak atea ireki dio Navalniren heriotzaren arduradunei zigorrak jartzeari

Halaber, Navalniren izena jartzea proposatuko du giza eskubideen urraketen kontrako Europar Batasuneko zigor erregimenari.
Josep Borrell EBko Atzerri Politikarako goi ordezkaria, artxiboko irudi batean
Josep Borrell EBko Atzerri Politikarako goi ordezkaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Alexei Navalni Errusiako oposizioko kidearen heriotzaren ondotik, Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigorrak aztertuko ditu eta Europar Batasuneko giza eskubideen urraketen kontrako Europar Batasuneko zigor erregimenari Navalniren izena jartzea proposatuko du.

Josep Borrell EBko Atzerri Politikarako goi ordezkariaren arabera, 27 herrialdeek "babes mezua" helarazi behar diote Errusiako oposizioari eta Ukrainari laguntza indartu, Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik bi urte beteko direnean.

"Navalniri omenaldia egiteko eta bere memoria oroitzeko asmoz, ministroei proposatuko diet bere izena jartzea giza eskubideen urraketen kontrako gure zigor erregimenari", iragarri du Europar Batasuneko Atzerri ministroen bileraren atarian. Hain zuzen ere, Navalniren alarguna Atzerri ministroen batzar horretara batu da.

Errusiaren aurkako balizko zigorren inguruan galdetuta, Europar Batasuneko diplomaziaburuak erantzun du datozen egunetan aztertuko dituztela Errusiaren kontrako zigorrak. "Estatukideek zigorrak proposatuko dituzte, zalantzarik gabe. Azken batean, Putin bera da erantzulea, baina Errusiako espetxe sistemaren egitura instituzionalera ere jaitsi gaitezke", adierazi du.

Ildo horretan, Europako Atzerri ministro askok Errusiaren aurkako zigorrak onartzearen alde egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X