AEBk Txinako inportazioei muga-zergak igo dizkio, eta ibilgailu elektrikoen kasuan % 100era areagotu ditu
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak neurri protekzionistak iragarri ditu gaur, Txinako produktuen inportazioei 18.000 milioi dolarreko muga-zerga berrietan oinarrituta, eta horietatik zigortuenak ibilgailu elektrikoak izango dira; izan ere, zergak % 25etik % 100era pasako dira.
Muga-zerga berriek Etxe Zuriak "AEBren etorkizun ekonomikorako eta segurtasun nazionalerako ezinbesteko" gisa deskribatutako sektoreei eragiten diete, hala nola altzairuari, aluminioari, erdieroaleei, ibilgailu elektrikoei, bateriei, eguzki-panelei, ontziak deskargatzeko garabiei eta produktu medikoei.
Azaroaren 5eko hauteskundeetarako kanpainan murgilduta iragarri dituzte neurriak, eta Bidenek gero eta tonu gogorragoa hartu du Txinarekiko, nahiz eta Pekinekin elkarrizketa hasi. Biden AEBko langileria erakarri eta Donald Trump presidente ohiarengandik (2017-2021) urruntzeko ahaleginean ari da.
Hala ere, Etxe Zuriak iragarritako muga-zerga batzuk 2025ean edo 2026an sartuko lirateke indarrean; beraz, hauteskundeak nork irabazten dituen, horren araberakoak izango dira.
Muga-zerga gogorrenak ibilgailu elektrikoei eragiten die, eta % 25etik % 100era igoko dira aurten. Igoera izugarri hori Txinatik AEBra egindako ibilgailu elektrikoen esportazioen hazkunde handiari aurre egiteko helburuarekin egin dute, % 70 hazi baitziren 2022tik 2023ra bitartean, eta Washingtonek mehatxutzat jotzen ditu, auto mota horren barne-merkatua garatzeko.
Muga-zergen beste igoera esanguratsu bat ibilgailu elektrikoetan erabilitako baterien gainekoa izango da. Txinak merkatu horren % 80a kontrolatzen du, mineral kritikoen meatzaritzan, prozesamenduan eta fintzean duen nagusitasunari esker.
Zehazki, Etxe Zuriaren arabera, litiozko ioien baterien gaineko kargak % 7,5etik % 25era igoko dira aurten, eta ibilgailu elektrikoentzat ez diren litiozko ioien baterien gaineko zerga, berriz, % 7,5etik % 25era igoko da 2026an.
Energia garbiaren arloan, eguzki-panelen gaineko muga-zergak ere areagotuko dira, aurten % 25etik % 50era igoko baitira. Igoera bera jasango dute erdieroaleek, baina kasu horretan 2025ean egingo da.
Etxe Zuriak, halaber, itsasontziak deskargatzeko garabien (aurten % 0tik % 25era) eta produktu medikoen gaineko muga-zergak iragarri ditu.
Txinak "beharrezko neurri guztiak hartuko ditu bere eskubide eta interes legitimoak babesteko"
Txinako Gobernuak ziurtatu du "beharrezko neurri guztiak" hartuko dituela "bere eskubide eta interes legitimoak babesteko". Wang Wenbin Txinako kantzelaritzako bozeramaileak gogorazi duenez, Txinak "Munduko Merkataritza Erakundearen arauak urratzen dituzten aldebakarreko muga-zergen inposaketaren aurka egin du sistematikoki".
Bozeramaileak "merkatu ekonomiaren printzipioak eta nazioarteko merkataritzaren eta lankidetza ekonomikoaren arauak zapaltzea" leporatu dio Washingtoni, eta jokabide hori "matonismo lotsagabea" dela esan du.
Era berean, Wangek kritikatu egin du "AEBek 'merkataritza librea' deitzea bere produktuen esportazioei", baina aldi berean Txinari "merkantziak abantaila konparatiboekin esportatzea" leporatzea.
Gainera, Auto Fabrikatzaileen Txinako Elkarteak "protekzionista eta isolazionistatzat" jo ditu muga-zerga estatubatuarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.