Estatu palestinarra aitortuta, "juduen genozidioa sustatzea" egotzi dio Israelek Sanchezi
Israel Katz Israelgo Atzerri ministroak gogor jardun du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen kontra, horrek Estatu palestinarraren aitortza egin ostean. Katzen esanetan, Sanchez "juduen genozidioa sustatzearen konplizea" da erabakia hartzeagatik, eta Yolanda Diaz presidenteordea ez kargugabetzeagatik.
Diazek egindako adierazpen batzuek Israelen haserrea eragin zuten joan den astean, eta ordutik egunero dabil Katz haren kontrakoak esaten. Palestinako egoera salatzeko bideo batean, Hamasek erabili ohi duen esaldi bat — "Palestina libre izango da ibaitik itsasora" — aipatu zuen Sumarreko buruzagiak, gerora esamolde bat baino ez zela argitu bazuen ere.
X sarean partekatutako mezu batean, harago joan da Katz ministroa eta Ali Jamenei Irango lider gorenarekin eta Yahya Sinwar Hamaseko buruarekin alderatu du Yolanda Diaz. Horren esanetan, Israel desagertzea eta Palestinan "Estatu terrorista" bat eratzea nahi du presidenteordeak.
Sanchezen eta Diazen kontrako adierazpen gogorrak egiteaz gain, ofentsiba diplomatikoa du abian Benjamin Netanyahuren gobernuak. Espainiak Palestina aitortuko zuela iragarri berritan, Madrilgo enbaxadorea kendu zuen Tel Avivek, eta gerora, Diazen adierazpenen aurrean, Espainiako Kontsulatuari palestinarrei zerbitzua ematean galarazi zion.
Albiste gehiago mundua
AEBko hedabideen arabera, Trumpek dagoeneko onartu ditu Irani eraso egiteko egitasmoak
CBSren arabera, Trumpek oniritzia eman dio aireko erasoekin Israeli laguntzeari. 'The Wall Street Journal' egunkariaren arabera, astearteko azken orduan, Trumpek goi aholkulariei esan zien azken erabakia atzeratzen ari zela, Teheranek programa nuklearra uzteko erabakiaren zain.
Sanchezek NATOri jakinarazi dio ez duela defentsako gastua gehiago igoko, eta % 5eko igoera "irrazionaltzat" jo du
Espainiako Gobernuko presidenteak aldarrikatu du gobernu bakoitzak "sakrifizio" jakin batzuk egin zein ez egin erabakitzea zilegi dela, hala nola zergak igotzea eta zerbitzu publikoak eta gizarte-prestazioak murriztea.
Israelek Arakeko ur astunen erreaktorea bonbardatu du, Iranen
Israelen erasoek Iranen azpiegitura militar eta nuklearra murriztu dute, eta 224 lagun hil egin dituzte, persiar Gobernuaren datu ofizialen arabera
Gazako agintariek jaioberriak elikatzeko premiazko laguntza eskatu dute
Horrez gainera, Osasun Ministerioak salatu duenez Gazako erietxeetan soilik hiru egunerako erregaia gelditzen zaie. Bestetik, 25 pertsona hil eta 120 baino gehiago zauritu dira janari zain zeudenean.
Israelek Teherango hainbat auzo eta toki bonbardatu ditu, tartean Ilargi Gorriaren eraikin bat
Joan den ostiral goizaldean Israelek Iranen aurkako erasoa abiatu zuenetik, Teheranek 400 misil balistiko eta ehunka drone jaurti ditu Israelen aurka.
Irango buruak AEBri mehatxu egin, eta adierazi du Israelekin duen gatazkan sartuz gero "ondorio konponezinak" izango direla
Ali Khameneik azpimarratu duenez, Teheranek "irmo jarraituko du inposatutako gerra baten aurrean, inposatutako bake baten aurrean bezala"
Trumpek dio badakitela non dagoen Khamenei, baina "oraingoz" ez omen dute hilko : "Jomuga erraza da"
"Gure pazientzia bukatzear da", azpimarratu du AEBko presidenteak, eta Irani "baldintzarik gabe amore eman" dezala eskatu dio.
Aire erasoek ez dute etenik Israelen eta Iranen artean
Gaur arratsaldean Iranek alarma antiaereoak piztu ditu Israelgo hegoaldean, ostiraletik egindako hamargarren erasoan. Iranen ere, bonbardaketak izan dira berriro Teherango kaleetan.
Zer dakigu Trumpek bere izenarekin martxan jarri nahi duen telefono zerbitzuari buruz?
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak 'Trump' eta 'T1' markak erabiltzea eskatu du telekomunikazio, dispositibo mugikor eta telefono sektoreetan.
Melissa Hortman Minnesotako kongresista demokrataren hilketaren susmagarria atxilotu dute
Hortmanez gain, senarra ere hil zuen Vance Boelter susmagarriak. John Hoffman senatari estatala eta haren emaztea ere zauritu zituen erasoan.