Albiste dira
Gaza, erasopean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

37 hildako Gazan 24 orduan Israelen bonbardaketen ondorioz, tartean kazetari bat eta bere familia

Mohamed Abu Jasser ere zenbatuta, 161 dira urriaren 7tik Israelek Gazan hil dituen kazetariak. Orotara, 39.000 inguru dira hildakoak. Haurtxo bat bizirik atera dute larunbat honetan Israelen bonbardaketa batean hildako amaren sabeletik.
Egunsenti apokaliptikoa gaur Al Zawaidan. EFE
Egunsenti apokaliptikoa gaur Al Zawaidan. EFE

Gutxienez 37 pertsona hil ditu Israelek Gazan azken 24 orduetan egindako erasoetan eta beste 54 zauritu ditu, Zerrendako Osasun Ministerioaren azken datuen arabera. Azken egunekoekin, 38.919 dira jada urriaren 7an hasitako erasoaldian hildako gazatarrak, haurrak eta emakumeak gehienak. 

Gainera, 89.622 pertsona zauritu dira hilabeteotan. Zenbaki ofizialetan sartzen ez diren arren, 10.000 gorpu inguru daude hondakinen artean, erreskatatu ezinezko tokietan, aurreikuspenen arabera. 

Gazako Gobernuak jakitera eman duenez, Mohamed Abu Jasser kazetaria hil dute bart, emaztearekin eta bi seme-alabekin batera, Israelek Jabalia hirian kazetariaren etxearen kontra egindako bonbardaketan. Jasser ere zenbatuta, 161 dira jada Israelek urriaren 7tik hil dituen kazetariak.

Gaur goizean, Zerrenda osoan zehar izan dira Israelen erasoak, baina, batez ere iparraldean; izan ere, Armadak erasoaldi handia egiten jarraitzen du Gaza Hirian, Israelek uste baitu han berrantolatzen ari direla milizianoak. 

Bestetik, Wafa albiste-agentzia palestinarrak jakitera eman duenez, "okupazioaren hegazkinek Al Sabbagh familiaren etxea bonbardatu du Al Zarqa inguruan, Gaza Hiriaren iparraldean, eta bi herritar hil eta beste batzuk zauritu ditu".

Gazako herritarrek erasoak pairatzen jarraitzen duten bitartean, Israelek eta Hamasek su-etena negoziatzen jarraitzen dute, Kairon eta Dohan, preso palestinarrak eta bahituak trukatu ahal izateko.

Era berean, ez dirudi Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak ostiralean igorritako iritziak eraginik izan duenik Israelengan. Hagak, hain zuzen ere, iritzi aholku-emailea eman du esanez Israelek lurralde palestinarretan (Gazako Zerrendan barne) dituen kokalekuak eta "etengabeko presentzia" legez kanpokoak direla eta okupazio horrekin "ahalik eta azkarren" amaitu behar dela.

Umezurtz, jaio aurretik

Nuseirateko Al Awda Ospitaleko osasun langileek Israelgo hegazkinek egindako bonbardaketa batean hildako emakume haurdun baten haurra salbatu dute gaur.

Sei hilabeteko haurdun zegoen amaren gorpua lehen orduan heldu da ospitalera, Israelek haren etxea bonbardatu ostean. Ebakuntza-gela batean berehala sartu dute, eta zesarea egin diote. Haurtxoa bizirik atera dute, inkubagailu batean jarri dute eta egonkor dago.

Bebé rescatado. Agencias. Bebé rescatado. Agencias.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X