TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Ekialde Hurbila, Macronen bilera sorta eta tren zerbitzua Gipuzkoan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Israelgo erasoek txikitutako gunea, Deir Al Balahen, Gaza erdialdean.
Israelgo erasoek txikitutako gunea, Deir Al Balahen, Gaza erdialdean. EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ekialde Hurbila: Eskualdean iazko urritik dagoen gatazkak bere horretan dirau. Aldeen —Israel eta Hamas— arteko enegarren bilera antzua bukatu zen atzo, eta gatazkari beste hari-mutur bat gehitu zaio azken orduetan, Hezbola milizia xiitaren eta Tel Aviven arteko aire erasoak tarteko. 

- Macronen bilera sorta: Emmanuel Macron Frantziako presidenteak gaur bukatuko ditu hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten alderdiekin abiatutako bilera sorta. Batzarron helburua da gobernu egonkorra osatzea. Buruzagi zentristak Marine Le Pen eta Jordan Bardella ultraeskuinako ordezkariak hartuko ditu Eliseoan. Lehen ministro berria izendatzeko blokeo politikoa gainditu ezinda, litekeena da, adituen ustez, Macronek bihar beste bilera sorta bati ekitea. 

- Tren zerbitzua Gipuzkoan:  Renfek astelehen honetan berrezarri du ia hilabetez etenda egon den Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua. Trenen joan-etorria bertan behera egon da abuztuaren 3tik, AHTaren lanak tarteko. Aldi horretan, autobusez eman dute zerbitzua. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X