Albiste izango dira: Harris-Trump debatea, Suizidioa Prebenitzeko Eguna, eta Pradales hiriburuetako alkateekin
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Harris-Trump debatea: Azaroaren 5eko AEBko presidentziarako hauteskundeetako bi hautagaiek, Donald Trumpek eta Kamala Harrisek aurrez aurreko lehen telebista eztabaida izango dute. 21:00etan, hasiko da eztabaida, Euskal Herrian 03:00ak direnean. ABC katearen Filadelfiako estudioetan elkartuko dira Donald Trump eta Kamala Harris, hauteskunde kanpainan egingo den debate bakarra izan daitekeenean.
- Suizidioa Prebenitzeko Mundu Eguna: Iaz 3.954 pertsona hil ziren suizidioaren ondorioz Espainiako Estatuan, 11 egunean, Monica Garcia Espainiako Osasun ministroak zabaldutako datuen arabera. Hego Euskal Herrian 203 lagunek egin zuten beren buruaz beste epe berean. Azken 5 urtetan lehenengoz jaitsi egin da suizidio kopurua, baina igo saiakerak % 118 go dira Estatuan, 2018tik.
- Lehendakariaren bilera hiriburuetako alkateekin: Imanol Pradales lehendakaria EAEko hiru hiriburuetako alkateekin bilduko da, kargua hartu zuenetik abiatutako bilera-sortaren baitan. Pradalesek Ajuria Enea Jauregian hartuko ditu Juan Maria Aburto eta Eneko Goia Bilboko eta Donostiako alkate jeltzaleak, eta Maider Etxebarria Gasteizko alkate sozialista.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.