Albiste izango dira: Marea biziak, Libanoko erasoak, eta Edmundo Gonzalezen aintzatespena
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Marea biziak: AZTI Itsas eta Elikagaien Ikerketa Zentroak ohartarazi du marea bizi oso altuak egongo direla aste honetan euskal kostaldean. Itsasgora 18:23an izango da, 5,12 metroko marearekin, eta, beraz, ordu horretan itsasaldiek sarri jotzen dituzten eremuetan gainezka egin dezake urak. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur, 17:00ak eta 20:00ak bitartean, itsasaldeko arriskuagatik.
- Libanoko erasoak: Komunikazio dispositibo gehiago lehertu dira Libanon, eta gutxienez 14 hildako eta 450 zauritu izan dira. Sare sozialetan zabaldutako irudien arabera, walkie-talkieak izan dira eztanda egin duten gailuak. Bezperan, gutxienez 12 pertsona hil eta 1.800 baino gehiago zauritu ziren, aurrekaririk gabeko eraso batean. Izan ere, Hezbollahko kideek zituzten ehunka gailu elektronikok (pertsona-bilagailuak, antza) eztanda egin zuten aldi berean. Israelek berretsi du armadaren "operazioen erdigunea" iparraldeko mugara mugitzen ari direla. "Gerra fase berri batean" sartu dela adierazi du, baina Libanon izandako leherketen inguruan ezer esan gabe.
- Edmundo Gonzalez aintzatestea: Europako Parlamentuak gaur bozkatuko du Edmundo Gonzalez hauteskundeetako irabazletzat hartzen duen ala ez. Europako Parlamentuaren lehen erabaki politikoa izango da uztailaren 28ko hauteskundeen ondoren. Orain arte, Europar Batasunak ez du Nicolas Maduroren garaipena onartzen ezta Gonzalezena ere, eta Venezuelako hauteskunde batzordeak aktak argitaratzeko zain dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat hil da Suitzako Alpeetan, bidaiatzen ari zen teleferikoa maldan behera erorita
Ezbeharra asteazken honetan gertatu da Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean, teleferikoa askatu eta maldan behera erori denean. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.