Albiste dira
EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

36 palestinar hil dira, 13 haur tartean, Israelek Gaza iparraldean egindako erasoetan

Israelek 36 pertsona hil eta hainbat zauritu ditu etxebizitza bat bonbardatuta. Zenbait pertsona hondakinen azpian harrapatuta gelditu dira.
Gaza, Israelek eraso egin ostean. Argazkia: EFE
Gaza, Israelek eraso egin ostean. Argazkia: EFE

Gutxienez 36 palestinar hil dira, 13 haur tartean, eta hainbat zauritu dira Gazako zerrendaren iparraldean, Jabalia hirian, Israelgo Armadak etxebizitza bat bonbardatuta. Bertako herritarrez gain, errefuxiatuak bizi zire bonbardatutako eraikinean. 

Erasoak "erabat" birrindu du etxebizitza eraikina, eta hainbat pertsona hondakinen azpian harrapatuta geratu dira. Zaurituak Bautista ospiralera eraman dituzte. 

Israelgo Armadak azaldu duenez, Jabalian egiten ari den operazioa ez da amaitu, eta dozenaka miliziano hil eta "azpiegitura terroristak" aurkitu dituzte azken egunetan.

Urriaren hasieratik, Gazako zerrendako iparraldea da Israelgo Armadak gehien zigortu duen eremua, eta gutxienez 1.800 pertsona hil dira bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X