Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiak eta Bielorrusiak "eskura dituzten indar guztiekin" defendatzeko aliantza-akordioa sinatu dute

Ostiral honetan sinatutako akordioak, besteak beste, aurreikusten du arma nuklearrak erabil ditzaketela kanpoko mehatxuen aurrean.
Putin eta Lukashenko, akordioa sinatu ostean. Argazkia: EFE
Putin eta Lukashenko, akordioa sinatu ostean. Argazkia: EFE

Vladimir Putin Errusiako presidenteak eta Aliaksandr Lukaxenka Bielorrusiako presidenteak bi lurralde horien segurtasuna bermatzeko ituna sinatu dute ostiral honetan.

Minsken egindako bilera baten ostean, bi agintariek konpromiso hori hartu dute. Putinek azpimarratu duenez, testuak "elkarrekiko betebeharrak" jasotzen ditu, ondoko bi herrialdeen "defentsa bermatzeko, subiranotasuna, independentzia eta ordena konstituzionala babesteko", eta, horretarako, "eskura dauden indar eta baliabide guztiak" erabil ditzaketela iragarri du.

Errusiak arma nuklear taktikoak zabaldu zituen Bielorrusian, 2022ko otsailean Ukrainaren inbasio militarra hasi ondoren, eta Oreshnik misilak ere bidaliko ditu Bielorrusiara. Errusiako indarrek Ukrainaren aurkako erasoaldian probatu dute jaurtigai balistiko berri hori, eta Moskuk seriean ekoitzi nahi ditu.

Misilak Ukrainan izan duen "arrakasta" ikusita, misil horiek Bielorrusian ere zabaltzeko eskatu dio Lukaxenkak Putini, eta Interfax albiste-agentziaren arabera, Errusiako presidenteak data ere jarri dio hedapen horri: 2025eko bigarren erdialdea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X