Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alvaro Uribek Venezuelan esku hartzeko eskatu dio nazioarteari Madurok boterea laga dezan

Madurok, bestalde, "koldar" deitu dio Uriberi, eta "paramilitarra eta narkotrafikatzailea" izatea egotzi dio, nazioarteko interbentzio militar bat defendatu duela iritzita. Horregatik guztiagatik, esku-hartze horren buru izan dadila proposatu dio.
Kolonbiako presidente ohi Alvaro Uribe
Kolonbiako presidente ohi Alvaro Uribe. Argazkia: EFE

Kolonbiako presidente ohi Alvaro Uribek eskatu du nazioarteak Venezuelan esku har dezala, Nicolas Madurok boterea utz dezan, eta hauteskunde "askeak" dei ditzaten.

"Ahal izanez gero, Nazio Batuek babestutako nazioarteko interbentzioa eskatzen dugu, zapaltzaile horiek boteretik kentzeko, eta berehala hauteskunde libreak dei ditzaten", esan du Uribek Cucutan, Venezuelako mugatik gertu, Maria Corina Machado oposizioko buruarekin batera egin duen agerraldian.

Espainian erbesteratuta dagoen Venezuelako oposizioko buru Leopoldo Lopezek ere begi onez jo du proposamena.

"Bide guztiak aztertu ostean, hauteskundeak botoen % 70rekin irabaztea barne, proposamena serio aztertzeko modukoa da. Esango nuke venezuelar gehienak ados daudela", adierazi du Lopezek X sare sozialean, Uriberi erantzunez, argitaratu duen mezuan.

Madurok, bestalde, "koldar" deitu dio Uriberi, eta "paramilitarra eta narkotrafikatzailea" izatea egotzi dio, nazioarteko interbentzio militar bat defendatu duela iritzita. Horregatik guztiagatik, esku-hartze horren buru izan dadila iradoki dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Khasab (Oman), 24/06/2025.- Ships in the Strait of Hormuz as seen from Khasab, Musandam Governorate, Oman, 24 June 2025. The Iranian parliament approved a measure to close the Strait of Hormuz following US strikes on three of Iran's key nuclear sites on 22 June 2025. Israel and Iran have been exchanging fire since Israel launched strikes across Iran on 13 June 2025. EFE/EPA/ALI HAIDER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du

Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X