Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larunbatean aske utziko dituen hiru bahituen izenak jakinarazi ditu Hamasek

Israelek, bestalde, 90 palestinar utziko ditu bihar libre; tartean, biziarteko kartzela-zigorra betetzen ari ziren bederatzi preso eta zigor oso luzeak zituzten 81 preso.
Aske utziko dituzten hiru bahituak
Aske utziko dituzten hiru bahituak. Argazkia: EFE

Gazako Zerrendan bihar, larunbatarekin, aske utziko dituen hiru bahituen izenak eman ditu ezagutzera Hamasek. Dagoeneko Israelgo agintarien esku dago hiru bahitu horien izenak jasotzen dituen zerrenda, urtarrilaren 19tik indarrean den menian adostutako trukearekin jarraitzeko.

Hamasen adar armatuaren bozeramaile Abu Obeidak zehaztu du, "trukean adostu bezala", Ofer Kalderon, Seith Siegel eta Yarden Bibas utziko dituztela aske larunbatean, Filastin egunkariak jaso duenez.

Duela bi egun, Hamasek hiru israeldar eta bost filipinar askatu zituen, eta Israelek hainbat preso palestinar utzi zituen libre.

90 palestinar askatuko dituzte bihar

Israelek, bestalde, 90 preso palestinar utziko ditu aske bihar; tartean, biziarteko kartzela-zigorra zuten bederatzi preso, eta zigor oso luzeak zituzten 81 preso.

Zerrenda osoa, baina, ez dute oraindik ezagutzera eman.

Esan bezala, ostegun gauean 95 preso eraman zituzten Ramallahra, 15 Gazako Zerrendara eta bat Jerusalem ekialdera.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X