EBko liderrek bat egin dute Trumpen mehatxuen aurrean, baina gerra komertziala saihestu dute
Donald Trump AEBko presidenteak Groenlandia indarrez hartzeko edo Europari muga-zergak ezartzeko egindako mehatxuen aurrean, Europar Batasuneko buruzagiek bat egin dute astelehen honetan. Ziurtatu dutenez, blokeak Defentsa indartzeko premiari heldu behar dio, eta Europako finantzazio-mekanismoak aurkitu behar ditu gastu horri aurre egiteko, baina betiere Washingtonekin gerra komertzial batean sartu gabe.
Errusiak Ukraina inbaditu izanak paradigma-aldaketa ekarri du, eta Europako blokea aurrekontu militarra handitzera, kontinenteko segurtasunaz gehiago arduratzera eta inbertsio militar handiei aurre egiteko formulak aurkitzera behartu du. Ildo horretan, Europako liderrek sakoneko eztabaida abiatuko dute egunotan Bruselako Egmont jauregian.
Goi-bilera informalaren muina Donald Trump Etxe Zurira bueltatzeak markatuko du. Izan ere, NATOren kideei gastu militarra BPGaren % 5eraino igotzea eskatu die. Aldi berean, AEBko presidenteak Europari muga-zergak ezartzeko aurreikuspenarekin eta Danimarkaren lurralde autonomoarekin den Groenlandiarekin dituen asmoekin egonkortasun euroatlantikoa mehatxatu du.
Horren aurrean, Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroak berretsi du uhartea ez dagoela salgai, eta "denek" errespetatu behar dutela "munduko estatu nazional guztien subiranotasuna". Era berean, "EBko kideen babes handia" duela adierazi du, eta eremu artikoan presentzia militar handiagoa izatea proposatu du, bai Danimarkarena, bai NATOrena, eskualdean egonkortasuna bermatzeko.
Gihar militarra indartzeko Europar Batasunak duen eginkizunaren eztabaida estrategikoari dagokionez, Europak "bake garaian balego bezala" pentsatzea deitoratu du Danimarkako buruzagiak. "Ez dut esaten gerran gaudenik, baina pentsamoldea aldatu behar dugu, larrialdi-sentimendua behar dugu", adierazi du Europako buruzagiekin bildu aurretik.
"Ez dut uste izua zabaldu behar denik, baina orain aurrerapausoa eman eta bizkortu egin behar dugu, Errusia eta Putin ez baitira Ukrainarentzat soilik mehatxua, baizik eta gu guztiontzat, eta geure burua defendatzeko prest egon behar dugu", adierazi du Eskandinaviako buruzagiak.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak adierazi duenez, Trumpen adierazpenek "europarrak batuago egotera eta segurtasun kolektiboaren auziari erantzuteko aktiboagoak izatera bultzatzen dituzte". Hala, industria-oinarria indartzeko eta Defentsan gehiago inbertitzeko beharra azpimarratu du, betiere erosketa militarrak egiterakoan "Europak lehentasuna" izanda.
"Lehentasuna agenda estrategikoa eta gure mugen segurtasuna dira. Eta merkataritza kontuetan erasotzen badigute, Europak, sendo mantentzen den potentzia den aldetik, errespetarazi eta, beraz, erreakzionatu egin beharko du", adierazi du Trumpek Europako kideei egindako mehatxu komertzialei buruz.
Bestalde, Donald Tusk Poloniako lehen ministroak Estatu Batuekin "beharrezkoak ez diren gerra komertzialak" saihesteko deia egin du, eta Trumpen ikuspegiagatik eta Groenlandiaren inguruan egindako mehatxuengatik nolabaiteko "harridura" onartu duen arren, EBk bere interesak defendatu eta batuta jarraitu behar duela azpimarratu du.
"Testuinguru arraro batean, gure elkartasunari eta batasunari egiten diogun lehen test serioa da, aliatuen arteko arazo horiek ditugun lehen aldia baita", aitortu du, eta paradoxa bat dela, Errusiaren mehatxu eta Txinaren hedapen betean, Europak Estatu Batuekin "gatazka" izatea.
Argudio bera erabili du Kaja Kallas EBko Atzerri Politikarako goi ordezkariak ere: "Ez dago irabazlerik gerra komertzialetan". "Estatu Batuek merkataritza gerra hasten badute, barre egingo duena Txina izango da. Oso lotuta gaude. Estatu Batuak behar ditugu, eta haiek ere gu behar gaituzte", adierazi du, eta ohartarazi du muga-zergak txarrak direla enpleguarentzat eta kontsumitzaileentzat Atlantikoaren bi aldeetan.
Europako iturriek diotenez, goi-bilera informalaren lehen zatia, hain zuzen ere, harreman transatlantikoei buruzkoa izan da. Puntu horretan, liderrek Washingtonekiko harremana eta sor daitezkeen arazoei konponbideak aurkitzeko beharra baloratu dituzte, eta adostasun handia lortu dute bi aldeentzat kaltegarria izango litzatekeen gerra komertziala saihesteari buruz.
Europako oinarri industriala da eztabaida honen beste puntuetako bat. Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak gai horri buruz hitz egin du, eta azpimarratu du europarrak orain jabetu direla kontinentean sektore militarra garatzeak duen garrantziaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 20 hildako Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
18 biktima Pereiran izan dira. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.