Su-etena Gazan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Libre geratu diren azken bahituen egoera ikusita Netanyahuk esan du erantzun egingo duela

Aske utzi dituztenean, Or Levi, Elo Sharabi eta Ohad Ben Ami zargalduta agertu dira. Israelek 183 preso palestinar askatu ditu trukean.
Iragarkia
20250208102051_hamas_
18:00 - 20:00
Israelek eta Hamasek bahituak trukatu dituzte bosgarrenez

Mugimendu islamistak libre utzi dituen azken hiru bahituen itxura ikusita Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du Hamasen aurkako erantzuna emango duela.

Horren aurretik, lehen ministroaren bulegoak esan du "ikuskizun harrigarria" izan dela Or Levi, Eli Sharabi eta Ohad Ben Ami bahituek eman dutena, eta Isaac Herzog presidenteak ere gaitzetsi du.

Israelgo presidenteak X sare sozialean zabaldu duenez, "ikuskizun ziniko eta ankerra" izan da, eta "gizateriaren aurkako krimena dirudi".

"Mundu osoak begiratu behar die Ohadi, Ori eta Eliri. 491 egunez infernuan egon ostean bueltan dira, gosetuta, zargalduta eta minduta, hiltzaile anker batzuek emandako ikuskizun ziniko eta anker batean", gaineratu du.

Bahituen senideak ere atsekabetuta agertu dira hiru bahituen egoera ikusita, eta libre uzteko operazioa "ikuskizun beldurgarria" izan dela esan du Bahituen eta Desagertuen Familien Foroak.

Bosgarren trukea

Hamasek bahitutakoen eta Israelek preso hartutako palestinarren arteko bosgarren trukea izan da gaurkoa.

Hamasen miliziek Gurutze Gorriaren esku utzi dituzte bahituak Deir el-Balah hirian, Gazako Zerrendako erdigunean, antolatutako ekitaldi batean.

Ohad Ben Amik 56 urte ditu, eta emaztearekin (azaroko su-etenean askatu zuten) batera bahitu zuten Beeri kibbutzean. Eli Sharabik 52 urte ditu, eta emaztea eta bi alabak galdu zituen Hamasek aipatu kibbutzean egindako erasoan. Or Levyk 34 urte ditu, eta Nova jaialdian bahitu zuten. 2023ko urriaren 7ko erasoan atxiki zituzten guztiak.

Bahituak serio, oso argal eta zahartuta agertu dira ia urte eta erdiz bahituta egon ostean.

Bestalde, Israelek, trukean, 183 preso palestinar utziko ditu libre. Dozenaka Ramallahra iritsi dira jada, Gurutze Gorriaren autobus batean, eta senideen eta ehunka herritarren ongietorria jaso dute, "Ala handia da" oihu artean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X