AEB-Errusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek Ukraniako gerraren amaieraz hitz egin du Putinekin, 'New York Post' egunkariaren arabera

AEBko presidenteak gerra "lehenbailehen" bukatzeko itxaropena dauka. Errusiako Gobernuak ez du Trumpek Putinekin telefonoz izan omen duen elkarrizketari buruz ezer adierazi nahi izan.
Donald Trump eta Vladimir Putin, artxiboko argazki batean: EFE
Donald Trump eta Vladimir Putin, artxiboko argazki batean: EFE

AEBko presidente Donald Trumpek New York Post egunkariari emandako elkarrizketa batean adierazi du Errusiako presidente Vladimir Putinekin hitz egin duela, baina ez du zehaztu noiz egin duten berba, ezta zenbat alditan egin duten ere.

"Nahiago dut ezer ez esan", erantzun du Putinekin noiz hitz egin duen galdetu diotenean. Hartara, ez du argitu urtarrilaren 20an presidente kargua hartu zuenetik elkarrekin hitz egin duten ala ez.

"Harreman ona" dutela azpimarratu du, eta gerra "lehenbailehen" bukatzeko itxaropena duela erantsi.

Putini hildakoak axola zaizkiola nabarmendu du. "Ez du nahi duela hiru urte hasitako Ukrainako gerran jende gehiago hiltzea", azaldu du.

Errusiako Gobernuak, bestalde, ez du Trumpek Putinekin telefonoz izan omen duen elkarrizketari buruz ezer adierazi nahi izan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X